Eskerretik eskuinera, Borja Fernández, Naiara Rojo eta Unai Fernández.
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako hiru irakaslek bi aplikazio (Xerka Online eta Xerka Acredita) jarri dituzte abian unibertsitateko akreditazio-prozesua errazago egiten laguntzeko.Curriculumeko datuekin aplikazioak betetzeari orduak eskaintzeak frustrazio handia sorrarazten du eta ondo dakite hori unibertsitateko irakasleek.Erakunde bakoitzak formatu bat eskatzen du edo bakoitzak aplikazio bat erabiltzen du, eta hor mekanografiatu behar dira, zehaztasun handiz, merezimenduak.
Hori dela eta, hiru sailetako hiru irakaslek osatutako taldeak erabaki zuen zeregin hori ahalik eta gehien automatizatuko duen aplikazio bat garatuko zutela, eta horrela jaio zen Xerka.Hauek dira aipatu ditugun hiru irakasle horiek: Naiara Rojo Azaceta, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailekoa; Unai Fernández Gámiz, Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Sailekoa; eta Borja Fernández Gauna, Lengoaia eta Sistema Informatikoak Sailekoa.
Ekimena, nola ez, irakasleen esperientziatik sortu zen: “Unibertsitateko titular izateko akreditazioa aurkeztu nuenean –azaldu digu Unaik–, TOQirekin jarri nintzen harremanetan, ANECAren aplikazioan merezimenduak sartzeko zerbitzua eskaintzen duten enpresa batekin, alegia. Datuak sartzeko 60 orduko eskuzko lanaren aurrekontua egin zidaten, eta orain, gure Xerka aplikazioak 5-6 minututan egin dezake lan hori. Egia da beti berrikusi behar izaten dela eskuz eskaera, baina merezimendu bakoitza tekleatu beharrik ez izateari esker, denbora asko aurrezten da.”
Hortik abiatuta, kafe-makinak lotu zituen abentura honetara:Naiarari eta Borjari kontatu zien Unaik zer zailtasun izan zituen eta aplikazio hau garatzea erabaki zuten prozesuaren zama burokratikoa arintzeko asmoz.” Nahiago du programatzeari ordu pilo bat eskaintzea akreditaziorako aplikazioak betetzeari eskaini baino”, aitortu digu Borjak. Bera da proiektuaren ikertzaile nagusia eta berak garatu du aplikazioak, funtzionatzeko, behar duen kodea.
Xerka proiektuak aitorpena jaso du 2019an, accesita eskuratu baitu Uniekintzaileen VIII. Inizia Sarian. Sariaren helburua unibertsitatean ekintzailetza-kultura sustatzea da unibertsitateak berrikuntzarako duen ahalmena baliatuta, eta enpresa bihur daitezkeen proiektuak babesten ditu.
Lan-taldeak baditu etorkizunean beste aplikazio batzuk garatzeko proiektuak eta bi zerbitzu bereiz plazaratu ditu ezagutzaren transferentziarako proiektu gisa. Xerka Online zerbitzuak WOS eta SCOPUSen dituzun argitalpenak eta zuri buruzko datu garrantzitsu guztiak bilatzen ditu (aldizkariaren orria, DOI, etab.) eta testu-formatu lau batean eskaintzen ditu, kopiatu eta behar den lekuan itsasteko moduan. Urte osoka kontratatzen da zerbitzua eta pertsonako, oso merke ateratzen da, 16 euroan (BEZa barne). Badira, hala ere, ikerketa-talde osoentzako aukerak ere.
Zerbitzua EHUko irakasleentzako eta beste unibertsitate batzuetako irakasleentzako izan daiteke erakargarria, betiere haien argitalpenei buruzko informazioa azkar eta erraz eskuratu nahi badute. Hori bai, argitalpen horiek dagokien datu-baseetan egon behar dute. Aplikazioa haien webgunean proba daiteke, probarako NAN bat erabilita.
Beste zerbitzu bat ere eskaintzen dute, Xerka Acredita, zerbitzu izarra, eta EHUko irakasleei bereziki zuzendutakoa. Iturri gisa unibertsitateak ziurtagirien orrian (irakaskuntza, ikasleen inkestak, HBPetan parte hartzea…) sortzen dituen ziurtagiriak, argitalpen-zerbitzuko argitalpenak eta Ikertun jasotako datuak erabiltzeko dago egokituta. EHUren webgunetik eskura daitezkeen pdf horiek emanda, sistemak Academia, PEP edo UNIBASQ Egiaztapena aplikazioetako eremu bakoitzeko datuak sartzen ditu. Minutu gutxiren buruan, sartuta izango dituzu zure merezimendu guztiak webscrappingaren bidez. Teknika horretan, programa batek inprimakietako eremuak betetzen ari den pertsona bat balitz bezala jokatzen du. “Egia da EHUren ekosistematik kanpoko iturri batzuetan, edo WOS eta SCOPUS datu-baseetatik kanpo beste merezimendu batzuk badituzu, eskuz bete behar direla horiek”, zehaztu du Naiarak.
Kasu horietan, zerbitzua hilabeterako kontratatzen da (akreditazio-eskaera bat bidaltzeko nahikoa denbora) eta prezio aldakorra du, deialdiaren araberakoa, 175 (PEP eta UNIBASQ) eta 275 (Academia) euro artekoa, BEZa barne.
Lan-talde honen motibazioa argi dago: unibertsitateko kideei frustrazioa saihestea”.EHUn, erabilgarritasun aldetik nahiko traketsak diren tresna informatikoekin aritu behar izaten dugu borrokan. Ikertu da horietako bat, GAUR ere bai, eta hor dago gastuak justifikatzeko aplikazioa ere, Eskabide –aipatu digu Borjak–, eta beraz, gauzak zaildu beharrean, behingoz, erraztu egingo dizkigun zerbait garatzeko motibazioa nuen”. Aplikazioari esker, EHUko ziurtagirietatik datuak eskuz ateratzeko lan handi hori ez dago egin beharrik, ez eta argitalpenak bilatzeko lana eta horien izenak web-aplikazioan mekanografiatzearen lana ere. Azken finean, sortu duten zerbitzuak erabiltzaile gisa merkatuan aurkitzea gustatuko litzaiekena eskaintzen du.
Galdetu diegu ea zer eman dien, pertsonalki, ezagutza transferitzeko proiektuetan parte hartzeak, eta Borjak, erdi-txantxetan eta erdi-serio, hau erantzun digu: “unibertsitateak seiurtekoei lotuta ematen ez digun dirua”. Naiarak eta Borjak duela oso gutxi lortu dute haien plaza egonkortzea eta aukera izango dute, uneren batean, seiurtekoen deialdian parte hartzeko, baina Unaik Unibertsitateko bitarteko lanpostu batean jarraitzen du eta unibertsitateko titular gisa dago akreditatuta. Beraz, ikerketako seiurtekoak lortzeko behar adina ikerlan egin duen arren, ez du bere burua aurkeztu lan hori ebalua diezaioten. Hiru irakasle hauentzat, ezagutza transferitzeko proiektuak garapen profesionalerako bidea dira eta hor ez dago kanpoko birjartze-tasen mugarik.
Aditu bat behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Zein onura du proiektuak enpresekin kontratatzeak?
Nola kontrata ditzazket proiektuak unibestritatearekin?
Euskoikerrek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du mota guztietako proiektuak kudeatzen