Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hobekuntza-ikastaro batzuk antolatzen ditu urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Eskolaurreko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle guztientzat, eta horren barruan sartzen dira itunpeko ikastetxeetako irakasleak ere. Ikastaro horiek irakasleen etengabeko prestakuntza-proiektu zabalago baten parte dira, eta, banakako prestakuntzaren bidez, sailaren ildo estrategikoetan aurrera egitea dute helburu: eleaniztasuna, sare-irakaskuntza, aniztasunean elkarbizitzen ikastea, ikasten ikastea eta norbera izatea eta bikaintasuna, jardunbide egokien eta ekintzailetzaren bidez.
Ikastaroak, ikasturtean zehar ematen dituzte hainbat hezkuntza-erakundeek, horien artean EHUk. Unibertsitatearen barruan, ezagutza transferitzeko beste edozein proiektu bezala tramitatzen dira, nahiz eta sarritan irakasle batzuen koordinazioa behar izaten duten lote horretako maila guztiak eskaintzeko.
Txoritxoen fraktala (ikastaroan ikasten den figuretako bat). Autorea: Assia Brill, Jose Ignacio Royo Prietok tolestuta.
José Ignacio Royo Prieto, Bilboko Ingeniaritza Eskolako irakasleak, "Papiroflexia matematika ikasteko eta gozatzeko" ikastaroaren aldaerak ematen ditu urtero 2016tik. Ikastaro honen helburua, irakasleei kontzeptu matematikoak irakasteko tresna baliagarria eskaintzea da: papiroflexia. Jose Ignacioren hitzetan, "Bere ezaugarri onenetako bat, errealitate fisikoetan objektu abstraktuak islatzea da. Papiroflexiak, nahitaez, jardueran parte hartzeko bertutea du. Zuk arbeletik kontzeptu matematiko bati buruzko azalpen bat ematen baduzu, ikasle bakoitzak arreta eskaini edo ihes egitea aukeratu dezake, baina papiroflexiarekin, tolestu behar denez, lanari ekin behar dio. Aztertzen duzun objektua ukitzen ari zara, harekin egin duzuna arrazoitu dezakezu, eta kontzeptu abstraktuak uler ditzazkezu, hala nola hipotenusak, oinordetzak edo mugak ".
Ikastaro honek bat egiten du gazteengan hezkuntza eta bokazio zientifikoa sustatzeko berriki izan den joera hezitzailearekin. "Gauza gutxi dago hain Steam, letra guztiekin, Arteko A barne, papiroflexia bezala. Aukera ematen dizu kontzeptu matematikoekin lan egiteko, esperimentu fisikoak egiteko, konposizio artistikoak egiteko, hala nola txoritxoen fraktalak … potentzial handia duen tresna da. "
José Ignacio Royo Prietok kuboaren eta oktaedroaren dualtasuna erakutsi zuen, papiroflexia modularra erabiliz 2015eko Zientzia Astean
Ikastaro horietara joaten direnek ez dute inolako murrizketarik jasotzen beren ohiko zereginetan; beraz, oro har, inplikazio handia duten parte-hartzaileez ari gara hitz egiten. Ildo horretan, José Ignaciok honako hau esan zigun: "Asko estimatzen ditut ikastaroetan izena ematen duten irakasleek, ikastetxeetan dituzten betebeharretan inolako salbuespenik eragiten ez dien denbora bat inbertitzen baitute. Oro har, oso motibatuta dauden profesionalak dira, eta haien esperientziak, batzuetan, ikastaroa bera aberasten du. Egiten dituzten ikasturte amaierako proiektuak berrikustean, gustua ematen du, batzuetan, ikasitakoa beren ikasgeletan nola aplikatzen duten ikusteak."
Bestalde, Unai Tamayok, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasleak, "Konpetentzia Sozial eta zibikoa: bizitzarako ekonomia" izeneko ikastaroa eman zuen. Horren helburua, ekonomiaren irakaskuntzara ikuspegi berri eta motibatzaileetatik hurbiltzea zen, bai irakasleentzat, bai ikasleentzat, gaurkotasun sozioekonomikoarekin eta gazteek bizi duten egungo testuinguruarekin lotuta. "Ikasturte honetan, hainbat gai jorratu ditugu, ideia praktiko eta freskoen bidez, ikasgelara eramateko; besteak beste, zerga-iruzurrarekin, ekintzailetzarekin edo ekonomia zirkularrarekin zerikusia duten jarduerak, genero-ikuspegiari buruzkoak."
Ikasleen harrera eta ekimenari esker, kasu honetan, ikasturteko eskuliburua alde batera utzi eta eskolak irakaskuntza metodologiari buruzko eztabaidetan zentratu ziren. Ikasgelara eramateko jarduera alternatiboak aztertu ziren, hala nola simulagailu batean oinarritutako unitate didaktikoak, zerga-ihesaren gaia online tresna batekin jorratzeko, talde-lanaren eta sareko lanaren bidez ekintzailetza interaktiboki sustatzeko metodologiak (Canvas sistema), gai ekonomikoei buruzko ikus-entzunezko baliabideak (dokumentalak), eta Baskeryra bisita egiteko denbora ere egon zen, gastronomia-enpresaren kontzeptu berri bat in situ ikusteko.
Unaik honela ebaluatzen zuen ikastaro horietan izandako parte-hartzea: "Oso esperientzia ona izan da, nik espero baino ekarpen handiagoa egin didana parte-hartzaileen inplikazioagatik. Horietako batzuk nire ikasle izan ziren unibertsitatean, eta orain irakaskuntza ertainetan ari dira irakasten. Pozgarria da lekukoa nola hartzen duten ikustea. "
Javier Bilbaok, Matematika Aplikatua Saileko beste irakasle batzuekin batera, urte pare bat daramatza "Steam ikasteko Computational Thinking" ikastaroa eskaintzen. Ikastaroa Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleei tresna didaktikoak eskaintzera bideratuta dago, beren ikasgeletan gaitasun berri hori sar dezaten. Javierrek azaldu zigunez, "arazoak konpontzeko metodoen multzo bat da, eta arazo horiek ordenagailuek konpontzeko moduan adieraztea dakar. Ordenagailuek lan horiek guk egitea ahalbidetuko duten prozesuak diseinatzeko eta mundua informazio-prozesuen multzo konplexu gisa interpretatzeko behar diren trebetasunak garatzen ditu. "
Maila guztietarako arazoak barneratzen dituzten jarduera didaktikoak planteatu dituzte ikastaroan. Adibidez, gazteenentzat, munstro baten burua diseinatzean oinarritutako jarduera bat, edo, zaharrenentzat, auzo baten barruan eskatu diren pizza batzuk banatzeko metodorik onena bilatzea. Arazoetan oinarritutako ikaskuntzarako metodologia ezin hobea da.
Javierrek nabarmendu zuenez, "Metodologia horiek aplikagarritasun zabala dute. Egia da informatikaren esparruan jaio zirela, baina gaur egun askoz esparru gehiagotan aplika daitezke, adierazpen artistikotik gertuen daudenak barne. "
2020-2021 Prest Gara ikastaroen deialdia 2019ko abenduaren 19an ireki zen, eta 2020ko urtarrilaren 24ra arte egongo da zabalik.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabakitzen ditu ikastaroetako gai zehatzak, eta aukera ematen die hezkuntza-erakunde desberdinei eskaintzak egiteko. Deialdi honetan, 194 ikastarorako eskaintzak eskatu dira, 47 gaikako lotetan banatuta (deialdiaren oinarri teknikoetan kontsulta daitezke). Parte hartzen duten erakundeek eskaintzak aurkeztu behar dituzte ikastaro-sorta osoetarako; beraz, ezin da eskaintza bat egin interesatzen zaizun ikastaroagatik bakarrik, irakasle gehiago bildu behar dituzu eskaintza koordinatua egiteko.
Esleitutako lote bakoitza, Eusko Jaurlaritzari fakturatzen zaio, beste edozein transferentzia-proiektu balitz bezala, eta modu berean ordaintzen zaie ematen dituzten irakasleei, nominaren bidez.
Parte hartu nahi baduzu, egin dezakezun gauzarik onena, eskatutako ikastaroen zerrenda eta oinarri orokorrak berrikustea, Euskoiker Fundazioarekin harremanetan jartzea eta zer ikastaro eman nahiko zenituzkeen azaltzea litzateke. Gu harremanetan jar gaitezke zure egoera berean dauden beste irakasleekin, eskaintza bateratu bat egiteko.
Aditu bat behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Zein onura du proiektuak enpresekin kontratatzeak?
Nola kontrata ditzazket proiektuak unibestritatearekin?
Euskoikerrek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du mota guztietako proiektuak kudeatzen