“Mezuak hormatik” da Bilboko Arte Ederren Museoak 2015eko urriaren 6tik 2016ko urtarrilaren 18ra arte jendaurrean erakutsi duen 1886-1975 urteetako kartelen erakusketaren izenburua.Mikel Bilbao, EHUko Artearen Historia eta Musika Saileko irakaslea eta Arte Ederren Fakultateko dekanoa izan da erakusketa-proiektua diseinatzearen eta oinarritzearen komisario arduraduna.
“Museoko garai bateko kartelen bilduma duela zortzi urte inguru hasi nintzen ikertzen”, kontatu zigun Mikelek.“Kontserbazio-arrazoiak direla eta, materiala papera delako, ikusgai jartzen ez den lan mota da. Bertako, Estatuko zein nazioarteko 500 pieza inguru dituzte. 20ko hamarkadako Donostiako estropadak iragartzen dituzten kartelak zein 60ko hamarkadako pop kartelak dituzte. Bertan dago, adibidez, Bob Dylan iragartzen duen Milton Glaserren kartel entzutetsua”.
Erakusketak 225 kartelen aukeraketa jasotzen zuen kartel mota ugarirekin lotutako 7 bloke tematikotan banatuta:turismoa, zezenketak, merkataritza, kirola, politika/gerra, paperezko aisialdia eta erakusketak/azokak/kongresuak.Egileen kalitatea eta lanen aniztasuna izan ziren bildumaren % 45 inguru ikusgai jarritako hautaketa egiteko irizpide nagusiak.Aretoetan egindako bereizketa tematikoari esker, era horretako erakusketetan ohikoa ez den kartelen kopuru oso handia ikusgai jarri ahal izan da; izan ere, zaila izatea da ehun lan baino gehiagorekin interesa mantentzea.50.000 lagunek baino gehiagok bisitatu zuen erakusketa eta harrera bikaina izan zuen.
3 urtez baino gehiagoz, Mikelek museoan hasitako kartelen oinarrizko katalogazioa burutu zuen eta kartel zailenen data eta historia argi eta garbi zehazten saiatu zen.Hemerotekak, jabetza industrialeko buletinak eta beste iturri batzuk, pertsonalak barne, kontsultatzea eskatzen duen lana da. Gaur egun asko erraztu den lana da, baina oraindik ere neketsua da.
“Kartelek, atzean, istorio liluragarriak izan ditzakete.Ilbarritzeko Arrosategia iragartzen duen erakusketako kartel turistikoetako baten adibidea jartzea gustatzen zait.Kartelean, pilotari bat ikus daiteke zerumugara begira, iragarritako produktua asko zehaztu gabe.Ikerketa-ahalegina egin ostean, Biarritzen kokatutako luxuzko gunea zela jakin nuen. 20ko hamarkadako erdialdean, ekialdetik iritsi eta Baionako Bankuko bonuen bikoizketan nahasita egon zen zen mafioso iruzurgile batek bultzatu zuen.
Eskandalu haren ondorioz, gunea itxi egin zuten eta, handik urte batzuetara, gerran, kanpaina-ospitale gisa erabili zuten eta bertan egon zen Agirre Lehendakaria.Itxuraz interes berezirik gabeko kartelaren atzean dagoena ikertuta, istorio zoragarriak topa ditzakegu”.
Mikelek, datu-base batean, kartel bakoitzari buruzko informazioa gordetzen du. Prentsako agerraldiak eta kartelaren historiarekin, iragarritako produktuarekin edo enpresa iragarlearekin lotutako beste erregistro batzuk biltzen ditu.Datu-base horren pusketa txiki bat erabili da erakusketaren katalogoa idazteko:200 azalpen-testu inguru biltzen dituen A4 neurriko liburua da eta koloretan argitaratutako 400 orrialde ditu.Modu iraunkorrean ikusgai jar daitekeen funtsa ez denez, katalogoa erreferentzia eta oroigarri gisa erabiliko da.Gainera, Bilboko Arte Ederren Museoak egindako ekoizpena denez, baliteke datorren urteotan beste hiri batzuetan erakusketa ikusgai izatea.
Zergatik kontratatu du Museoak unibertsitateko komisario bat?“Katalogoa publiko orokorrarentzat erakargarria izan dadin idatzita dagoen arren, bertan jasotako informazioak ikerketa zientifikoaren ondorio izatearen zorroztasuna du”, aipatu zigun Mikelek. Horrekin lotuta, aipatu beharrekoa da duela 3 urte idatzi zuela azkenean erakusketa bihurtu den horren hasierako proiektua. Gainera, lan horrek ikasgeletan ere isla izan du; izan ere, Mikelek Diseinuaren Historia Orokorreko eskolak ematen ditu eta, horietan, diseinu grafikoa eta erakusketako kartel ugari aztertu dituzte.
Baina ikerlariak gizartearekin harremanetan jartzen duen hedapen-lanak beste noranzkoan ere onurak lortzen ditu.Horixe gertatu da, esate baterako, karteletako batekin. Izan ere, oso informazio bibliografiko gutxi zegoen egilearen inguruan eta, horrenbestez, testu osagarrian hutsune batzuekin jarri zuten ikusgai.Aldez aurretik, urtebetez baino gehiagoz, Mikel egilearen semearekin harremanetan jartzen saiatu zen emaitzarik gabe.Erakusketaren ondorioz, kartelgilearen semea, aitaren lana ikusi zuena, izan zen Mikelekin harremanetan jarri zena ikerketako datuak osatzeko.
Aditu bat behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Zein onura du proiektuak enpresekin kontratatzeak?
Nola kontrata ditzazket proiektuak unibestritatearekin?
Euskoikerrek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du mota guztietako proiektuak kudeatzen