Ia bi hilabete igaro dira Martxoaren 8ko mobilizazioak izan zirenetik. Oso oinarri desberdinak dituzten hainbat emakume mobilizatu zen Estatu osoan gai hauen inguruan protesta egiteko: soldata-arraila, etxeko lanen banaketa asimetrikoa, emakume batzuek egiten duten ordaindu eta aitortu gabeko lana, indarkeria matxista edo sexu-jazarpena, beste batzuen artean. Euskadin, udaltzaingoak emandako zifra ofizialak soilik kontuan hartuta, 60.000 pertsona baino gehiago atera ziren Bilbon kalera arratsaldean; 12.000 baino gehiago Gasteizen, eta 5.000 baino gehiago Donostian. Gipuzkoan ere jardunaldiak jarraipen handia izan zuen Arrasaten, Irunen, Eibarren, Tolosan...
Euskoikerrek gurekin proiektuak garatzen dituzten irakasleei eta ikerlariei galdetu nahi izan die zein izan den jardunaldi honi eta bertan ikusarazi nahi izan diren aldarrikapenei buruz duten iritzia. Hamaika irakaslek eta ikerlarik egun horretan gertatu zenari buruzko ikuspegi pertsonalak eman dizkigute.
Soziologia eta Gizarte Langintza Saileko Patricia Campelo Martinezen ustez, jardunaldia “egun eta aste batzuk lehenago" hasi zen; izan ere, "komunikabideetan, aipamenetan, kaleko giroan eta unibertsitatean" ere kuantitatiboki eta kualitatiboki“ aurrekoetatik desberdina izan zen jardunaldia" izan zela nabarmendu zuten. Eta horrelaxe izan zen. “Aktibismo eta mugimendu feminista guztiak esku-eskutik” ikusi ahal izan genituen, ilegaltasunak, gehiegikeriak eta bidegabekeriak salatuz, eta elkarrizketa eta gogoeta sortuz", baina aldi berean, mugimendu horietan askorik parte hartzen ez zuten emakume ugari ere ikusi ahal izan genituen; haiek ere kalera atera ziren. Arlo pertsonalean, pribilegiatua sentitzen da, generoaren gaiaz harago joanda; izan ere, bere adinarengatik (44), unibertsitateko kide izatera iritsi zen “ekonomia hedatzen ari zen unean”. Horrek testuinguru positiboa sortu eta lanpostu finkoa lortu ahal izan zuen. “Zoritxarrez, ordea, ez da ondorengo belaunaldietan orokortu den egoera. Izan ere, prekarietatea eta ziurgabetasuna izan ohi dira neurri handi batean arau nagusiak”.
Enpresen Antolakuntza Saileko Rosa María Río Belverren esanetan, “gizarteak berdintasunerantz egin du bilakaera”, baina “oraindik asko dago egiteko". Familia arloan jardun beharko litzateke lehenik. “Oraindik alde handiak daude amen eta aiten erantzukizunetan" eta emakumeek "gizonek baino zeregin eta erantzukizun gehiago izan ohi dituzte eta profesionalki gora egitea eragozten duten kargak sortzen dira”. Bere ustez, “Unibertsitateak, genero-berdintasunari dagokionez, gainerako gizarteak baino bizkorrago eta indar handiagoarekin egin du aurrera”. Hala eta guztiz ere, Unibertsitatean ere eraldaketak egiteko tartea dago oraindik ere. “Unibertsitatearen bidez, berdintasunean oinarritutako parte hartzeko egiturazko aldaketen alde egin behar dugu, kontziliazioko eta emakumea bultatzeko neurriekin, gainerako gizartearentzat erakusgarri izan dadin”.
Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Katixa Agirre Miguelezek mobilizazioaren egunean parte hartu zuen, eta ahal zuen neurrian, “herritarren greba egin zuen, nahiz eta hori laneko ohiko greba baino zailagoa izan”. Katixaren ustez, jardunaldiko aldarrikapen guztiak legezkoak dira; izan ere, “emakume guztiok jasan ditugu bereizkeria horietako batzuk". Pribilegiatuenek (ni horien artean nago) gutxiago jasango genituen, edo ez hain bortitz behintzat, baina zailago dutenei babesa eman behar diegu.”Bere esperientzia oinarri hartuta, genero-arraila ama izan ostean nabaritu du gehien, “ez amatasun-bajaren geldialdiarengatik (oso kaltegarriak, “ibilbide akademikoa” deitzen zaion horretan), baizik eta ondoren "erritmoa jaitsi" beharrengatik: “ia ezinezkoa da kongresuetara joatea, ekitaldietan parte hartzea, eta oro har, lehen egiten nuen bezala ikertzea”. Haurren hazkundean benetan parte hartzen duten gero eta gizonezko gehiago dagoen arren, emakumeei gehiago nabaritzen zaie “amatasunak berekin dakarren puntu eta aparte hori” eta ona litzateke hori kontuan izatea berdintasun eraginkorrera hurbiltzen gaituzten neurriak diseinatzeko garaian.
Artearen Historia eta Musika Saileko Andere Larrinaga Cuadrak greba-jardunaldian parte hartu zuen, “egun horri zegozkion irakaskuntza eta tutoretza guztietan”, eta bere herrian deitutako mobilizazioetan izan zen.Bere ustez, M8 “jardunaldi historikoa izan zen emakumeak gaur egun garatzen dituen laneko funtzioak eta funtzio sozialak bistaratzeko, eta arlo guztietan genero-ikuspegia presente izateko beharra aldarrikatzen jarraitzeko, betiere, desberdintasun larrietan ez erortzeko. ”Oso modu positiboan baloratzen du egun horretako esperientzia eta "belaunaldi berriei erronka horiek transmititzeko" aukera; izan ere, seme-alabekin joan zen mobilizazioetara: 7 urteko alaba eta 2 urteko semearekin..Bere lanpostuan beti sentitu izan du "gizonek eta emakumeek aukera berdinak” dituztela; hala ere, aitortzen du amatasun-baja aldian eta haurrak oso txikiak zirenean haiek zaintzeko garaian, nabaritu zuela "nire produkzio zientifikoan erritmoa jaisteak kaltea eragin zekidakeela eta ez zegoela hori kontuan izateko modurik”.
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailako Elena López de Arana Pradoren ustez, jardunaldia zalantzaz beterik egon zen. Bere esanetan, arazoa ez da kausa; kausarekin bat egiten du "inolako zalantzarik gabe".Laneko greba zenez, sindikatuek hura “legezkotzeko” deialdia egin behar zuten eta elkarrekin jarduteko gai ez izateaz kexatzen da: “hain zaila al zen deialdi bakarra egiteko ados jartzea?” Gainera, zaila zen zereginak eta zaintzak besteen esku uztea: norengan? bikotearengan? eta bikotea beste emakume bat izanez gero, edo lanuztea egin nahi badu? eta bikoterik edo familia-sarerik ez dutenak? eta besteen esku uztea pentsatu ere egin ezin dutenak?Era berean, Elenak salatu du praktikan unibertsitatea ez dela desoreka hori existitzen den beste erakundeekiko hain desberdina; izan ere, teorian kargu berberean berdin kobratzen den arren, kargu horietara iristeko aukerak ez dira berberak “emakumeak diren akademikoek amatasunari uko egin behar izaten diote, edo seme-alaben hazkundea edo gurasoen zaintza beste batzuen esku utzi behar izaten dute, gizakiarentzat garrantzitsuena den arloetako bat hipotekatuz: pertsonala eta pertsona artekoa”. Zalantza horiek eduki arren, Elenak parte hartu zuen, oihu egin zuen, hunkitu egin zen eta besteen moduan itxaropentsu agertu zen M8ko mobilizazioetan.
Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko Iratxe Fresnedak aipatu digu greba arrazoi honengatik egin zuela: “beharrezkoa zen ikustea zer gertatzen den emakumeok planto egiten dugunean, garrantzitsua zen kaleetan elkarrekin ikustea”. Iratxeren ustez, berdintasunean oinarritutako gizartea eraiki ahal izateko, beharrezkoa da "sexu jakin batekin, leku jakin batean eta abar jaiotzeagatik eman dizkiguten abantaila jakin batzuk alde batera uztea”. Bere esanetan, hori da "mundu bidezkoago eta osasungarriago" baterantz aurrera egiteko modua. Iratxeren ustez, unibertsitatean, kontziliaziorako baldintzak “ez dira nahikoak oraindik ere, eta horren eraginez, ama izan nahi duten emakume askoren lan-ibilbidea oztopoz betetako bidea izan ohi da.” Ondorioz, “guztira askoz ere beranduago iristen zara”.
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroa Saileko Aitziber Iriondo Hernándezek ezin izan zuen modu aktiboan parte hartu, horretarako arrazoiak partekatzen dituen arren.“Ama, kudeatzaile, administratzaile, sukaldari… gisa lanean jarraitu behar izango nuen”, azaldu du; “izan ere, senarrak arratsaldez lan egiten zuen aste horretan eta greba zela eta ez zitzaidan bidezkoa iruditzen amari edo amaginarrebari eskatzea 5 urteko eta urte eta erdiko gure seme-alabez ardura zitezen.”Oraindik ere gizon eta emakumeen artean desberdintasuna dagoela uste duen arren, bere ingurune pertsonalean ez dela hain nabarmena adierazi du; izan ere, senarrak "nik egiten nituen eta orain egiten ez ditudan" lanak egiten ditu, eta bere lanpostuan soldata "kategoria berdinean dagoen gizon baten soldata berdina da”.Hala eta guztiz ere, beti adi egon ohi da bere “laneko gaitasuna” zalantzan jar dezaketen "aipamenen eta egoeren" aurrean; izan ere, kasu askotan ez dira bidezkoak eta ustekabean pasa daitezke.
Didaktika eta Eskola Antolakuntza Sailako Ana Luisa López Vélezen esanetan, “poztasun eta baikortasun handiko eguna izan zen”. Ana Luisa hunkitu egin zen mobilizazioetan parte hartu zuten “adin eta baldintza oso desberdinetako emakume kopurua” ikusita. Bere ustez, “gure bizitzako etapa guztietan ikuspegi feminista izateak aldaketa sozialerako ekarpena egiten du. Guztiok irabazten ateratzen gara". “Pertsonaren zaintza gure eguneroko eginbeharraren eta erabaki guztien erdigunean” kokatzea da oinarrizkoa, eta ez dugu onartu behar “zainduak izateko pertsona duinak ez garela, (…), ahalik eta gehien ekoitzi behar dugula sinestaraztea, gure emozioei eta gure gorputzei entzun gabe, inguratzen gaituzten pertsonez, naturaz kezkatu gabe. Mezu horiek gure buruaren eta gizartearen suntsipenera garamatzate. ”Esate baterako, unibertsitatean lan egitea “amaierarik gabeko eta oztopoz betetako maratoi bihurtu da; gure biziraupenari buruzko etengabeko kezkan gaude:lehenik, doktore-tesia; ondoren, inpaktuko artikuluak idatzi; akreditazioa lortu, lehen postua…” Geure buruan barneratzen gara eta "ikuspegi feminista onartzeak" “lankideen artean zaintzea” esan nahi du; gure alboan dagoenari zertan lagun diezaiokegun ikustea, bere ibilbidean pauso bat ematea lor dezan; tesiaren kasuan, lagundu, dagoeneko guk pasatu duten prozesu batean; artikuluak idazten baldin bada, gure ezagutzarekin eta esperientziarekin laguntzea; irakaskuntzaren edo ikerketaren kasuan, elkarrekin doazen bideak eraikitzea, batak bestearekin ikasteko, eta era berean, akademikoki gorantz egiteko.”
Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko Olatz González Abrisketak hunkituta gogoratu du “egunari buruzko gure pertzepzioa benetan aldatu zuena Moyuara iritsi ezin zuten eta Areatzan geratu ziren lagunen mezuak izan ziren. Arriagako irudiak bidaltzen hasi ziren, plaza biribilekoak:Guztia beteta zegoen!” Jardunaldiko arrakastaren probarik argiena “deialdia babestu ez zuten alderdien jarrera-aldaketa” izan zen. Argi dago “gero eta zailagoa izango zaiela feminismotik etorritako aldarrikapenak zalantzan jartzea”. Argi geratzen ez dena da zein den biderik onena: “Historian gehiegitan erakutsi izan da itxuraz aldekoak izan diren politikek oso ondorio txarrak dituztela, eta hain aldekoak ez direnek, berriz, aurrerapen nabarmenak egiten dituztela. Baina inoiz ez da seguru jakiten emantzipazio efektiboa nondik etorriko den." Olatzek 8Mren oso oroitzapen “anitza eta dibertigarria" ekarri du gogora, "besteak erakartzeko gaitasuna duena”.
Komunikazioaren Ingeniaritza Saileko Sofia Ruiz de Gaunak goizean 2 orduko lanuztea egin eta antolatutako manifestazioan parte hartu zuen. Eguna “kezkarekin bizitu zuen; izan ere, arazo handia eta oso konplexua da”, baita “solidaritatearekin ere; izan ere, emakume talde batzuk oso lan-baldintza kaxkarretan daude eta genero-indarkeria gaitz larria da”. Hala eta guztiz ere, gizartea arazo baten aurrean mobilizatzen denean, “bikaina iruditzen zaio”, batez ere, “genero-bereizkeriarik gabe aukera-berdintasunaren alde borroka egitea” bezalako arrazoi komuna denean. Unibertsitatean, oraindik ere, hobetzeko asko dagoen eta “unibertsitateko ikasleen kolektiboari” zuzendutako ekintzak diseina litezkeen arren, arlo profesionalean, bere ibilbidea errepasatuz, "pertsona pribilegiatua" sentitzen da. Kontziliatzeko aukera du eta ez da "gizonezkoak diren lankideak (asko dira) baino maila baxuagoan sentitu”. Bere "sailean neska gutxi dago: IIPren heren bat, gutxi gorabehera”. Hori bai, komunikabideetan entzun ditu “zailtasunak izan dituzten ikerlarien” beste kasu batzuk ere; hori dela eta, adi egon beharra dago.
Artearen Historia eta Musika Saileko Francisca Vives grebaren lan-aldarrikapen batzuekin ados ez egon arren, “guztiz partekatzen du” “maila guztietako berdintasunari, soldata-arrailari edo jazarpenarekin eta indarkeriarekin lotutako arazoei "dagokienez aldarrikatzen den jarrera. Asko harritu zuen "herrialde guztian manifestazioetan izan zen parte-hartze handiak" eta, bere ustez, "egun horrek oraina eta geroa markatuko du". Gainera, gehitu du beste pauso bat izan dela "gizarte osoaren kontzientziaziorako”.
Elkarrizketatu ditugun pertsonek guztiz anitza den fenomenoari buruzko ikuspegi desberdinak dituzte; hala ere, gehienek jardunaldiko aldarrikapen asko partekatzen dituzte eta askok pozez eta itxaropenez bizitu zuten mobilizazioaren arrazoia izan ziren gaien indar itzela sentitu ostean, alderdi politiko batzuk jarrera aldatzera bultzatu zituen eguna.Ia guztiak ados daude 8M bidean pauso bat besterik ez dela pentsatzean; hau da, ibilbide osatua izatetik oso urrun dagoela.
Maila pertsonalean, zortedunak sentitzen dira. Beste erakundeetan baino berdintasun maila handiagoa izan eta soldata-arraila batez bestekoan baino txikiagoa izan arren, nabaritzen dituzte amatasunak edo familia-kontziliazioak sortzen dituen oztopoak ere; batez ere, irakasle gazteenek; horientzat, merituak argitaratzeko eta pilatzeko beharra premiazkoagoa da.
Oraindik asko dago egiteko, baina horretarako prest gaude. Hori litzateke hain jardunaldi berezi honetan gertatutakotik atera dezakegu ondorioa.
Aditu bat behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Zein onura du proiektuak enpresekin kontratatzeak?
Nola kontrata ditzazket proiektuak unibestritatearekin?
Euskoikerrek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du mota guztietako proiektuak kudeatzen