LifeSeeker airez garraiatutako oinarria duen telefonia-estazioa da, eta bidaiatzen duen helikopteroarekin mugitzen den azaleran estaldura eman dezake.Aplikazio ikusgarriena telefono mugikorra duten galdutako mendizaleak bilatzea da, une horretan estaldura duten ala ez axola izan gabe.LifeSeeker berak terminalari estaldura ematen dio eta geolokalizatu egiten du, eta hala, biktima errazago topatzeko aukera eskaintzen du, eta komunikazio-kanala ere ezartzen du.
LifeSeeker Centum ingeniaritza-enpresaren produktua da. Euskadiko System-on-Chip engineering enpresarekin lankidetzan garatu dute, eta EHUko irakasle eta ikerlari ugariren lankidetza jaso du.
Eskaintza berriz konfigura daitezkeen gailuen teknologia elektronikoan (FPGA) oinarrituta dago; zeregin oso desberdinak betetzeko programa daitezke.SoC-e erabiltzen da, esaterako, energiaren eta sare adimentsuen arloetarako; horietan produktu elektronikoak diseinatzen dira, denbora errealean instalazio elektriko baten funtzionamenduari buruzko informazioa bidali ahal izateko.
Proiektu bakoitza desberdina da eta, beraz, ezagutza oso espezializatuak behar ditu.EHUrekin lankidetza estua izan dutenez, proiektuak behar dituen adituak sail ugarietan topa ditzakete, eta horien artean lankidetza-kontratuak egin, ezagutzaren transferentzia-bulegoen bidez.Elektronikan produktuaren garapenerako denborak gero eta laburragoak direnez, oso garrantzitsua da enpresa hedatuaren kontzeptua, beste enpresa batzuekin, zentro teknologikoekin eta unibertsitatearekin lankidetza egiten duena, proiektu bakoitzaren beharren arabera.
Proiektuetan parte hartzen duten irakasleentzat ere lankidetzak abantailak ditu.Alde batetik, arloan duten ezagutza espezializatua praktikan jartzen dute.Bestetik, merkatuko punta-puntako teknologiarekin lotura izateko eta denboran egonkorrak diren ikerketa-ildoak mantentzeko modua da.SoC-e-ren bazkide sortzailea eta EHUko Teknologia Elektronikoaren Saileko irakasle den Armando Astarloaren hitzetan, “oinarri teknologikoa duen enpresa batekin lankidetza izateak epe ertain eta luzera begira ikerketa-ildoak indartzen laguntzen dizu”.
Horrez gain, Armandoren ustez “irakaskuntza aberasteko aukera ematen dute, ikasleentzat interesekoak diren kasu praktikoekin” eta, are gehiago, “ikasle horiek lan-merkatura sartzen direnean disruptiboak izango diren teknologiak ezagutzeko” aukera ematen dute lankidetza horiek.Gainera, “enpresa bat hazten ari dela, EHUn bertan trebatutako langileak sartzen ari dela eta nazioartean eta teknologiaren aldetik punta-puntako proiektuetan parte hartzen dutela” ikusteak asebetetzea ematen duela uste du.
Aditu bat behar duzu? Jarri gurekin harremanetan
Zein onura du proiektuak enpresekin kontratatzeak?
Nola kontrata ditzazket proiektuak unibestritatearekin?
Euskoikerrek 30 urte baino gehiagoko esperientzia du mota guztietako proiektuak kudeatzen