Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Ezagutzaren transferentzia Arte Ederren fakultatetik

15/06/2018

EHUko Arte Ederren fakultatea gizarte osoa interesekin lotzen duen esparru kulturalean ari da lanean. Seguru asko, artea izango da gizakiaren hizkuntza unibertsalena.

Euskoiker Fundazioaren bidez, Arte Ederretako irakasleek ezagutza gizartera zabaltzen dute proiektu mota ugariren bidez. Newslettereko edizio honetan, elkarlan edo esku-hartze horiek nola egiten ditugun kontatuko dizuegu adibide batzuen bidez.

Ikastaroak

Durangoko Arte Ikastaroa

Arte Ederren fakultateko hainbat irakasle ikastaroak antolatzen edo partikularrek, partikularren elkarteek, erakunde publikoek edo enpresek bultzatutako prestakuntza-jardueretan irakasle gisa ari da parte hartzen. Askotan, nahi duten guztiei zuzenduta dauden dibulgazioko jarduerak dira eta ez da beharrezkoa aurretiazko ezagutzarik izatea. Batzuetan, “unibertsitate-hedapenerako ikastaroak” izena izaten dute.

Gizartearen esparru askotan, era horretako jarduerak antolatzeko interes handia dago. EHUko Esperientzia Geletako ikasle ohien elkarteak, adibidez, besteak beste artearekin lotutako ikastaroak antolatzen ditu eta asko estimatzen dute jarduerak prestatzen dituztenak artearen historiako doktoreak eta unibertsitateko irakasleak izatea.  Durangoko Udalak ere (besteak beste), adibidez, nahi duten guztiei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu. Newsletter honetan bertan, arte gotikoa publiko guztiengana gerturatzeko Francisca Vivesek antolatu zituen ikastaroei buruzko artikulua jaso dugu.

Ikastaro mota horiekin lotuta, honako hau esan zigun Aintzane Erkiziak, Artearen eta Musikaren Historia Saileko irakasleak: “oinarrizkoa iruditzen zait unibertsitateak dibulgazioaren arloan betetzen duen lana”. Dibulgazioa ezin du edonork egin.Dibulgazioa izatea ez dago kalitateari eta zorroztasunari kontrajarrita. Jarduera horiek unibertsitatea gizartearekin berriro lotzeko modua dira; bestela, ikasten eta lantzen dugunaren zati handi bat ez litzateke inola ere gizarte osora iritsiko”.

Arte arloko esku-hartzeak gauzatzea

Okondoko artelana

Batzuetan, erakunde sozialen batek unibertsitateari eskatzen dio esku-hartze artistiko publikoren bat egiteko bertako funtsen bidez edo finantza-erakunderen batekin lankidetza bilatuta.Azken hori da 2010ean Okondoko (Arabako) parrokia-elizarekin sinatutako hitzarmenaren kasua, adibidez.Vital Kutxaren finantzaketarekin, unibertsitateak elizako gangan hormako pintura bat egin zuen. Bertan, Okondoko abesbatza irudikatu zuten gela kolore ia kaleidoskopikoz betetzen duen fresko figuratibo ederrean.

Bóveda de la Iglesia de Okondo

Xabier Aguirre Unamunok, proiektua zuzendu zuen Pintura Saileko irakasleak, kontatu zigunez, proiektuan parte hartu zuten “hiru ikasleentzat, hormako pinturaren inguruko masterra egitearen parekoa izan zen. Proiektua amaitzean, antzeko beste lan batzuk garatzeko gai ziren”. Aguirreren hitzetan, “esperimentazioaren patiotik atera eta benetako espazioan lan egitearen” abantaila nagusietako bat da “zure lana eremu publiko batean ikusteak berekin dakarren poza”.

Lankidetzak museo-erakundeekin

Hormatik bidalitako mezuak

Erakusketen komisariotza, dokumentuak datatzea, pieza artistikoak deskribatuz lokuzioak egitea… dira unibertsitatean sortzen den ezagutza museoentzat onuragarri bihur daitekeen lankidetza mota ugarietako batzuk.Kasu batzuetan, harremana oso gertukoa izaten da eta kanpoko aholkularitza jarraitu bihurtzen da gutxi gorabehera. Kasu horretan, erakundeak, askotan, unibertsitateko adituari kontsulta egiten dio jaso berri dituen funts artistikoen lehen kokapena emateko.

“Kontuan izan behar da egokiena museoek beren bildumetan lan egingo luketen bertako ikerlariak izatea litzatekeen arren, askotan, eskuragarri dutena ahalik eta modu erakargarrienean erakusteko moduan gehiago zentratzen direla gero”, aipatu du Artearen eta Musikaren Historia Saileko Mikel Bilbao Salsiduak. “Askotan, museotik kanpoko ikerlaria, bere bizitzaren zati handi bat gai jakin batzuetan espezializatzen eman duena, izaten da bildumei buruzko datu eta ezagutza berriak museoari ematen dizkiona”.

Newslettereko aurreko ale batean, Mikelek Bilboko Arte Ederren Museoko “Mezuak hormatik” erakusketan egindako lana azaldu genuen.

Zaharberritzea

Jose Maria Iparragirreri eskainitako monumentua Urretxun

Ezagutza transferitzeko beste lan mota handi bat osatzen dute artelanetan egindako zaharberritze-lanek.EHUko irakasleek, askotan, obra jakin batean esku hartu beharko litzatekeen eta nola egin beharko litzatekeen zehazten duten aholkulari gisa jarduten dute.

Lan horien emaitza, askotan, kalean ikus dezakegu: Urretxun (Gipuzkoa) Jose Maria Iparragirreri eskainitako monumentuan edo Bilboko Udalaren alboko eraikineko fatxadako erliebeetan egindako zaharberritze-lanetan, esate baterako.Jose Luis Larrañaga Odriozolak, Pintura Saileko kideak, hartu du parte horietan. Bere zeregina honako hau dela kontatu zigun: “lana eta kontserbazio-egoera aztertzea, eta esku-hartzearen irizpideak zehaztea.Batzuetan, erabaki mota horiek hartzeko probak egiten dira, baina ez dago protokolo estandarrik:lan eta kontserbazio-egoera bakoitzak modu batera edo bestera jardutea eskatzen du”.Jose Luisek 20 urteko esperientzia du lan mota horiek egiten eta helburu honekin egiten du:“materiala zaintzea eta ahalik eta esku-hartze txikiena egitea.Sekula ez dugu lan bat jatorrizko egoerara itzuliko, baina hori ere ez da gure asmoa.Gizarteak harekin goza dezan kontserbatzea ahalbidetuko digun ahalik eta esku-hartzerik txikiena egiten saiatzen gara”.

Newsletter honetan bertan, beste kasu batzuk ere izan ditugu hizpide: Arrolako kastroa berreraikitzea, adibidez. Fernando Bazetak egin ditu lan horiek Bizkaiko Foru Aldundiarentzat Arte Ederretako ikasle talde ugariren lankidetzarekin hainbat urtez.

Arte-ekoizpenak

Jose Antonio Morlesín Melladoren artelanak

Enpresa eta erakunde ugarik Arte Ederretako irakasleen talentu eta gaitasun artistikoak jasotzen dituzte.Ikus-entzunezko ekoizpenetatik (film laburrak, animazioak) hasi eta ilustrazioetara arte, lan mota ugarik jasotzen ditu eskaerak.

Marrazki Saileko Jose Antonio Morlesin Melladok, adibidez, arlo editorialerako ilustrazioak egiten ditu maiz, eta gero artikulu edo azal ugaritan topa ditzakegu. Diseinuarekin nahiko lotuta dauden beste lan mota batzuk ere egiten ditu: Errementari filmerako kartelak edo kreditu-tituluak egitea, esate baterako.Oso esperientzia positiboa da; izan ere, “kanpoko eskariekin lan egiteak etengabe eguneratuta egotera behartzen zaitu eta zure gaitasunak aberasten ditu ohikoekiko ezberdinak diren erronkei aurre egin behar diezulako.” Esperientzia hori, gero, geletara eraman dezakegu eta “gero unibertsitatean eskaintzen duzun zeure irakaskuntza” aberats dezake.

Bisita gidatuak

Ismael Manterola - Bisita gidatuak

Enpresa eta erakundeek unibertsitateko irakasleekin batera egiten dute lan artelan jakinetara bisita gidatuak antolatzeko. Lanak bisitatzen dituzten taldeak ikusle orokorrak edo talde espezializatuak izan daitezke. Azken horiek, gehienetan, txikiagoak izaten dira eta azalpenetan beste xehetasun maila bat behar izaten dute.

Artearen eta Musikaren Historia Saileko Ismael Manterola Ispizuaren hitzetan, “unibertsitateko irakasleak, askotan, beste gidari mota batzuek baino ezagutza gehiago eskaintzen du. Bisita normal batean, publiko orokorrarekin, hori, agian, ez da horren bistakoa izaten.Baina talde espezializatua bada edo inprobisatzeko aukera ematen bazaio, ikerlaria gidoitik ateratzeko eta beste gai batzuk lantzeko edo, besterik gabe gidoia prestatu duen pertsona bat erantzuteko gai izango ez litzatekeen galderei erantzuteko gai da”. Ismaelek aldundi eta udal askok antolatutako erakusketetarako bisita gidatuak egin izan ditu.

 

Newslettereko artikulu honetan, Arte Ederren fakultatetik gizartera ezagutzaren transferentzia Euskoiker Fundazioaren bidez nola egiten den erakusten duten adibide batzuk ikusi ditugu.Prestakuntzako edo dibulgazioko ikastaroak, neurri jakin bateko lan artistikoak, lan zehatzagoen ekoizpena, bisita gidatuak edo zaharberritze-lanak dira fakultate horretan egiten diren proiektu ohikoenak.

Eta zuen fakultatean… ba al dakizu zuen lankideak gizartera begira zer proiektu bideratzen ari diren? Euskoikerren bidez egiten ari diren proiektuei buruz irakurri nahi duzu? Bidali email bat eta iradoki kontatu ahal dugun proiekturen bat.

Harremanetarako