Esta web utiliza solamente cookies propias, necesarias para la navegación Aurrera

  • Email-en bidez bidali 
  • Facebook-en zabaldu 
  • Twitter-en zabaldu 
  • Meneame-n zabaldu 
  • Delicious-en zabaldu   

Denentzako arte gotikoa

02/09/2015

Curso de Arte Gótico de Francisca Vives

Ezagutzaren gizartean, ikaskuntza ez da hezkuntza formalarekin amaitzen; bizitza guztira luzatzen da, baina ez du beti helburu pragmatikoa. Jakin-min eta askotariko oinarriak dituzten pertsonentzako erakargarria izan daitekeen aditu-ezagutza izaten dute askotan Unibertsitateko irakasleek.

Horixe da Francisca Vives-en kasua. Artearen Historiako departamentuko irakaslea da eta arte gotikoari buruzko ikastaroa antolatu zuen Gasteizen 2015eko martxotik ekainera. Bertaratuak? Gaiarekiko interesa zuten hogeita hamar pertsona. Gehienak emakumek ziren, profesional aktibo, erretiratu nahiz etxeko andreak. Ikastaroa EHUko Letren Fakultatean egin zen, astean bi egunetan, arratsaldetan (19:30-21:00), talde anitz baten beharretara egokitzeko.

Gasteiz hiriak tradizio handia du herritarrentzako kultur ikasturteak antolatzen. Franciscak Montehermoso kulturunea moduko guneetan eskaini ditu artearen historiako ikasturteak, eta gaiarekiko interesa duten pertsona asko ezagutu ditu. Oraingo honetan, hiriko eskaintzak ez zituen interes horiek asetzen, eta aurreko ikasturteetatik ezagutzen zuten pertsona talde batek eskatu zion arte gorikoari buruzko monografiko bat antolatzeko.

“Ikasturte hauetako maila ez da Unibertsitatekoa baino baxuagoa”

Honako gai hauek landu dira ikasturtean: arkitektura gotikoa Ingalaterran, eskultura gotikoa Espainian XII eta XIII. mendeetan edo kolorearen arteak (gotiko lineala, beirateak, miniaturak, pintura…). “Ikasturte hauetako maila ez da Unibertsitatekoa baino baxuagoa" argitu du Franciscak, baina onartu zuen “Arte Historiari buruzko ezagutzak aurrez dituen publiko batera egokitu egiten dela”.

Matrikula kudeatzea eta ikastaroa antolatzeak ez dizkio arazo asko sortu, Euskoikerren laguntza eduki baitu ikasle bakoitzaren fakturazioa eta administrazio-tramiteak egiteko.

Gainera, arte gotikoari buruzko lehen ikastaroak arrakasta handia izan du. Parte hartzaileak “zoratzen” daude eta Errenazimentuari buruzko ikastaro berri bat antolatzea pentsatzen ari dira urrian. Haientzat “atsegina da oporretara joan, Coloniako katedrala bisitatu eta ikastaroan ikusitakoaz gogoratzea.“

Ikastaro honetako ezagutzaren transferentzia mota ez dago enpresei zuzendua, oro har herritar guztiei baizik. Jarduera honek gizartearekiko eragin positiboa ere badu. Ondorioz, herritarrek hezkuntza maila handiagoa hartzen dute eta bizi-esperientzia asegarriagoak izan ditzakete hezkuntzari esker. Beharbada zure ezagutza-esparruan ere badaude gradu eta gradu ondoko esparru araututik kanpoko ikastaroekiko interesa izan dezaketen pertsona-taldeak. Anima zaitez eta arakatu zure intereseko ikastaroak antolatzeko aukera.

Harremanetarako