Euskoiker Fundazioa Euskal Herriko Unibertsitatearen eta euskal gizartearen arteko lotura-agentzia da, batez ere, ikerketa sustatzeko eta trebakuntza-jarduerak egiteko.
Euskoiker Fundazioa Materiallyrekin lankidetzan ari da. Materialekin lotutako aholkularitza-enpresa da Materially, eta bere propietateak behar bezala identifikatuta dituzten materialen katalogo zabala du. Materiallyren helburua materioteka(ingelesezko materials library hitzaren egokitzapena) bihurtzea da; hau da, material mota ugariren artxibategi fisikoa eta digitala.
Fundazioaren ordutegia ekainak 15etik irailak 30era, astelehenetik ostiralera, 7:30etatik 15:00etara izango da.
Bulegoa itxita egongo da abuztuak 5etik 31ra, oporrak direla eta.
Bisky Team Bilboko Ingeniaritza Eskolako Project Based Learning proiektuetako bat da. Propultsio hibridoko suziri bat Karman lerroraino (100 km), atmosferaren eta espazioaren arteko mugaraino, bidaltzeko behar diren teknologiak garatzeko helburuarekin sortu zen.
Lagundu merkatuko kalitatea eta segurtasuna hobetzen, zure esperientziarekin. Denok dugu honako hauetan fidatzeko beharra: igogailuen segurtasuna, elikagaien etiketatze zuzena, edaten dugun uraren kalitatea, azterketa diagnostikoen fidagarritasuna, ibilgailu baten osagaien segurtasuna, kontagailu elektrikoaren edo gasolina-hornigailuaren neurtzeko gaitasuna, edota salerosketa elektronikoen segurtasuna. Konfiantza hori lortzeko, hainbat motatako ebaluazioak edo kontrolak ezartzen dizkiete produktuei, hala nola entseguak, ikuskapenak edo ziurtapenak. Oro har, adostasuna...
Jarraian, I+G+b arloko proiektuak ziurtatzeari buruzko ohiko zalantza batzuk argituko ditugu. Ezagutzaren transferentziarekin lotutako jarduera da hori eta zure ikerketako zereginen baitan lan horiek egiteko eta lan horiek kobratzeko aukera duzu. Nola funtzionatzen I+G+b arloko proiektuen ziurtapenak? Enpresek I+Gan edo berrikuntza teknologikoan egiten duten inbertsioaren zati bat Sozietateen gaineko Zergan deduzitzeko aukera dute. Proiektu hori izan daiteke gantzaren kantitate txikiagoa duen elikadura-produktu berri bat edo...
Gure inguruan enpresa batzuek substantzia arriskutsu askorekin egiten dute lan. Enpresa horiek guztiek substantzia horiek manipulatzeagatik dituzten arriskuak eta inguruan sor ditzaketenak aztertu behar dituzte eta dagozkien segurtasun-txostenak idatzi, Industria, merkataritza eta Turismo Sailaren 2006ko ekainaren 15eko aginduaren 5 artikuluaren arabera (2006ko uztailaren 12ko EHAA).
Transferentzia-proiektuen helburua da gizartea unibertsitatean sortzen den ezagutzaren partaide bihurtzea: enpresak, erakundeak edo herritarrak. Artearen historia ikuspegi feministarekin aztertzen denean, artearen sistema edo kanona dela eta ilunduta geratu diren oso proposamen artistiko interesgarriak dituzten emakumeak aurki ditzakegu. Emakume horiek berriro ezagutzea eta baztertze horren kausak identifikatzea da 2021eko urriaren...
2022ko ekainaren 15etik 17ra Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko den BMSB (Broadband Multimedia Systems and Broadcasting) nazioarteko sinposioaren presidentea da Jon Montalban Sanchez, EHUko Teknologia Elektronikoa sailako irakaslea. Hari egokitu zaio IEEEren (Institute of Electrical and...
Ez da ohiko transferentzia-proiektu bat. Learning by doing sistema eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza erdigunean jartzen dituen irakaskuntza-metodologia bat da. 2006az geroztik, ingeniaritzako ikasle talde handi bat (hirurogei bat ikasle) enpresa baten modura antolatzen da, lau irakaslek gidatuta, Formula Studenten nazioarteko txapelketetan parte hartzeko. Urtero batzen dira pertsonak lantaldera, eta urtero uzten du norbaitek. Baina erronkak aurrera jarraitzen du.
Ezagutza helarazteko mekanismoak dira Enpresa Gelak. Horietan, irakaskuntza eta ikerketa nahasten dira. Joan den martxoaren 21ean Room4Steel aurkeztu zuten Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Siderex Siderurgia Klusterrak babestutako Gela berria da
Azken urte honek ekarri duen gauza on bakanetako bat izan da zientziaren dibulgazioa gaurkotasunaren lehen planora igaro dela. Komunikabideetan adituak inguratzeko irrikaz aritu dira, munduan zer gertatzen ari zen azaltzeko. Baina zientzia birologia edo epidemiologia baino askoz ere gehiago da, eta egokiena litzateke ezagutza zientifikoa etengabe zabaltzea gure gizartean, eta ez larrialdi bat dugunean bakarrik. Unibertsitateak ekarpen handia egin behar du jakintzaren transferentzia hori gerta dadin, eta newsletterraren ale honetan bi dibulgatzaile...
Newsletterraren ale honetan, Juan José Álvarez Rubiorekin, Enpresa Zuzenbidearen Saileko katedradunarekin, hitz egin dugu zenbait gairi buruz, eta hala, aztergai izan ditugu pandemia-egoerak bere ikerketa arloan (nazioarteko zuzenbide pribatua) sortzen dituen erronkak, komunikabideetan izandako lankidetza-ibilbide luzea...
Eskerretik eskuinera, Borja Fernández, Naiara Rojo eta Unai Fernández. Gasteizko Ingeniaritza Eskolako hiru irakaslek bi aplikazio (Xerka Online eta Xerka Acredita) jarri dituzte abian unibertsitateko akreditazio-prozesua errazago egiten laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hobekuntza-ikastaro batzuk antolatzen ditu urtero Euskal Autonomia Erkidegoko Eskolaurreko, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle guztientzat, eta horren barruan sartzen dira itunpeko ikastetxeetako irakasleak ere. Ikastaro horiek irakasleen etengabeko prestakuntza-proiektu zabalago baten parte dira, eta, banakako prestakuntzaren bidez, sailaren ildo estrategikoetan aurrera egitea dute helburu: eleaniztasuna, sare-irakaskuntza, aniztasunean elkarbizitzen ikastea, ikasten ikastea eta norbera izatea eta bikaintasuna, jardunbide...
Euskoiker Fundazioak prestatu du ezagutza transferitzeko proiektuei buruzko gida EHUko ikertzailentzat. Gida honen helburua da ezagutza transferitzeko proiektuetan parte hartzeak zer onura akademiko eta ekonomiko dituen ezagutzera animatzea. Informazioa...
Azkeneko 20 urteetan, Euskadin bizi diren atzerritarrak 26.000 izatetik 206.000 izatera igaro dira; hau da, populazioaren % 1,3tik % 9,4ra. Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia, 2003an sortu zen, migrazio-fluxu horiek dakarten errealitate berria ulertzeko xedez, baina baita immigrazioaren fenomenoa gizarteari hobeto ulertarazteko helburuarekin ere. Hastapen-garai hartan, galdera nahiko sinpleak ageri ziren behatokiaren helburuetan. Zenbat atzerritar bizi dira Euskadin? Zer herrialdetakoak dira jatorriz?
Apirilaren 25ean 40 urte beteko ditu Euskoikerrek unibertsitatearen eta gizartearen arteko ezagutzaren transferentzia sustatzeko lanetan. Duela hilabete gutxi, zuzendari-kudeatzailearen aldaketa izan da Fundazioan: orain arte karguan izan den Javier Muniozguren Colindresek Alfonso Hernández Fríasi utzi dio lekua. Artikulu honetan, Euskoikerren 40 urteko ibilbidea ekarriko dugu gogora eta Fundazioko zuzendari-kudeatzaile berriari elkarrizketa egingo diogu:
Iazko udan, aztertu genuen zer eratako lanak egiten dituen Arte Ederretako Fakultateak jakintza transferitzeko, gure berripaperaren ale batean. Oraingo honetan, EHUren Donostiako Arkitekturako Goi Eskola Teknikoan ipiniko dugu arreta. Arkitekturak inpaktu izugarria du gizarte osoaren gainean, eta, batez ere, oso ikusgarria. Goi Eskola Teknikoaren Arkitektura Sailak ehun irakasle eta ikertzaile inguru ditu, baina baditu sail gehiago ere, hala nola Fisika Aplikatua, Matematikak edo Hizkuntza. Jakintza...
Bost antzezle ikus daitezke ozta-ozta iluntasunean, hondartza batean eserita baleude bezala, mugimendu txikiak eginez egunsentian. Argiztapenak egunaren etorri alferra iradokitzen du. Lasaitasuna, etortzekoa denaren zain. Ikuskizunak erregistro ezberdinak jorratuko ditu: sarean harrapatutako arrain baten estutasun zapaltzailea, saregileen bizitzako aldi ezberdinak eta haien zeregina edo lan egin bitartean izaten zituzten hizketaldi barregarriak.
Gema Varona Ikerlari Doktore Kontratatua da Kriminologiaren Euskal Institutuan Gizarte-zientzietan lan egiten dutenek ondo dakiten moduan, gizakien jarduera neurtzeko eta ebaluatzeko zaila da; izan ere, aldagai ugariren mende dago eta, askotan, zientziako beste esparru batzuetan baino zailagoa da horren kausa eta eraginak aipatzea. Gema Varonak Kriminologiaren Euskal Institutuan egiten du lan ikerketako...
EHUko Arte Ederren fakultatea gizarte osoa interesekin lotzen duen esparru kulturalean ari da lanean. Seguru asko, artea izango da gizakiaren hizkuntza unibertsalena. Euskoiker Fundazioaren bidez, Arte Ederretako irakasleek ezagutza gizartera zabaltzen dute proiektu mota ugariren bidez. Newslettereko edizio honetan, elkarlan edo esku-hartze horiek nola egiten ditugun kontatuko dizuegu adibide batzuen bidez. Ikastaroak
Ia bi hilabete igaro dira Martxoaren 8ko mobilizazioak izan zirenetik. Oso oinarri desberdinak dituzten hainbat emakume mobilizatu zen Estatu osoan gai hauen inguruan protesta egiteko: soldata-arraila, etxeko lanen banaketa asimetrikoa, emakume batzuek egiten duten ordaindu eta aitortu gabeko lana, indarkeria matxista edo sexu-jazarpena, beste batzuen artean. Euskadin,
Bilboko Ingeniaritza Eskolako GCIS ikerketa taldeak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia Sailak, Grupo Campus enpresarekin batera, “Lactatus” proiektua deitu dutena garatzen dihardute; hau da, laktatoaren atalasearen...