GAKOAK - Enpresa-aholkularitza Etengabeko Prestakuntzako Masterra

Tituluaren gakoak

Enpresa Aholkularitzako masterra tresnarik onena da enpresen aholkularitza integralean trebatu nahi duten ikasleentzat. Prestakuntza espezializatu honen bidez, ikasleek gaitasun eta trebetasun handiak eskuratuko dituzte enpresa aholkularitzaren arloan eginen duten lan profesionalean, eta, aldi berean izan beharrezko gaitasunak bereganatuko dituzte, enpresa eremuari lotutako funtzionarioen kidegoetan (foru ogasunak, eskualde garapeneko erakundeak...) kide izateko.

Programa diseinatuta dago Zuzenbidean, Administrazioan eta Enpresa eta Ekonomia Zuzendaritzan lizentziatu zein graduatuentzat, jarduera ekonomikoaren garapenean eta enpresa kudeaketan funtsezkoak diren jakintzetan sakondu nahi dutenentzat.

Graduondoko tituludunek ikasiko dute bertako enpresa ehunari eragiten dioten elementu kontableen, fiskalen, laboralen eta juridikoen ikuspegi integrala garatzen, ikuspegi praktiko batetik eta arlo horretako adituen eta profesionalen eskutik.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania

Egutegia

Urria 2024

Ekaina 2025

Kreditu kopurua

60 ECTS Kreditu

Gutxi gorabeherako prezioa

6.000 €

Irakaslekua

Gipuzkoako Bazkundea

Arduraduna

Zuzenbide Fakultatea

ARRAZOIAK - Enpresa-aholkularitza Etengabeko Prestakuntzako Masterra

4 arrazoi titulu hau aukeratzeko

  • Prestakuntza espezifikoa enpresarako aholkularitza integralean, ikuspegi juridiko eta fiskaletik nola kontabilitate eta lan eremutik.
  • Enpresako aholkularitza integralean aditutako profesionalek eskainitako irakaskuntza, Gipuzkoako Foru Ogasuneko funtzionarioak eta gaian adituak diren UPV/EHUko irakasleak izanik.
  • Tutoretza eta jarraipen pertsonalizatua.
  • Metodologia aktiboak, kasu praktiko errealak.

IRUDIA - Enpresa-aholkularitza Etengabeko Prestakuntzako Masterra

IRTEERAK - Enpresa-aholkularitza Etengabeko Prestakuntzako Masterra

Irteera profesionalak

  • Administrazio publikoak: Foru diputazioak eta toki erakundeak.
  • Enpresa pribatuak: enpresaren zerga, kontabilitate eta lan kudeaketa.
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeak:  erakundearen zerga eta lan kudeaketa eta administrazio publikoekiko harremanak.
  • Lanbidean libreki aritzea: asesoría empresarial, fiscal, laboral, consultoría, etc.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak