Tituluaren gakoak
Titulu honek prestakuntza integrala, espezializatua, teorikoa eta praktikoa ematen die Zuzenbideko graduatuei, enpresaren arlo guztietan, eta, ondorioz, alderdi juridikoetan, ekonomikoetan eta deontologikoetan.
Programak enpresen diseinuan eta aholkularitzan eta inbertsio eta finantzaketa eragiketetan espezializatutako profesionalak prestatzen ditu, sozietateen zuzenbidean prestakuntza sendoa eskainiz. Horretarako, kapital sozietateei, eragiketa korporatiboei, enpresa krisiei eta merkataritza kontratazioari buruzko ezagutza juridiko, enpresarial, finantzario eta fiskalak jasotzen dituzte ikasleek. Hori guztia, arreta berezia jarriz teknologia berriei eta jabetza intelektual eta industrialaren esparruari.
Titulua jardunean dauden profesionalek diseinatu, zuzendu eta ematen dute. Ikuspegi praktikoa du nagusiki, eta firma, enpresa eta aholkularitza nagusietan oso sarri eskatzen den sektoreari lotuta dago.
Zuzenbide Fakultateak irakaskuntza berrikuntzaren aldeko apustua egiten du. Berrikuntza hori, metodologia eta tresna berrien aplikazio gisa ez ezik, ikaslearen ikaskuntzan etengabeko hobekuntza gisa ere ulertzen da. Ikerketari eta nazioartekotzeari esker, bizi diren mundua ulertzeko eta hobetzeko gai diren profesionalak sortzen dira.