Tituluaren gakoak
Titulu hau berdintasun eragileen prestakuntza erreferente bat da, bai EAEn bai beste testuinguru batzuetan. Administrazio publiko nahiz sektore pribatuetan berdintasun politikak diseinatzeko, garatzeko eta ezartzeko ezinbestekoak diren profesionalak prestatzen ditugu. Figura profesional horren eginkizuna da gaur egungo lege aginduak eta printzipioak praktikan jartzea, zeharkako ikuspegi batez, eta, bereziki, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legean jasotakoak: aukera eta soldata berdintasuna, dibertsitate eta diferentziaren errespetua, generoaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea, ekintza positiboak, ordezkaritza orekatua, eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka borrokatzea.
Masterra UPV/EHUn eman da, 2001. urteaz geroztik. Gizartean harrera zabala izan du, balorazio bikaina jaso du, eta ikasleen emaitzak ere oso onak izan dira.