w_GSA

Sintesi Asimetrikoa, Kimika Iraunkorra eta Prozesu Biomimetikoen Taldea (GSA)

 
Saila(k)
Kimika Organikoa eta Ezorganikoa
Zientziaren esparrua(k)
Kimika Organikoa
Ikertzaile Nagusia (IN): Jose L. Vicario IN-laguna: 

Partaideak

Jose L. Vicario, Mª Luisa Carrillo, Efraím Reyes, Uxue Uria, Liher Prieto, Marta Rodriguez, Javier Luis, Estefanía Capel, Jana Sendra, Daniel Naharro

Hitz gakoak

Katalisia, Kimika Berdea, Iraunkortasuna, Farmakoen Diseinua, Produktu Naturalak, SAR Ikerketak, Sintesi Kimikoa, Sintesi Asimetrikoa

Deskribapena

Gizarteak etengabe ongizatea bermatzen duten sendagai berriak eskatzen ditu, gaitzak arintzeko, gaixotasunak prebenitzeko edo sendatzeko eta diagnostiko klinikoan erabiltzeko. Urtero batez beste 50 farmako berri onartzen dira, eta horrek oinarrizko ikerketaren beharra eskatzen du hautagai berriak ahal izateko fase klinikoan ebaluatzeko. Gure Taldeak entitate kimiko berriak (NCI) sintetizatzeko metodologia berriak garatzean oinarritzen da, estrategia iraunkorrak erabiliz. Konposatu berri horiek diabetesa, minbizia edo afekzio kardiobaskularrak bezalako gaixotasunetan esku hartzen duten diana terapeutikoen aurrean ebaluatzen dira. Halaber, birusen aurkako aktibitatea erakusten duten molekulen egitura-jarduera erlazioa (SAR) buruzko azterlanak ere egin dira.

Ikerketa-Lerroak

  1. Prozesu Biomimetikoak
  2. Farmakoen diseinua eta sintesia
  3. Egitura-jarduera erlazio azterketak (SAR)
  4. Organokatalisia
  5. Sintesi iraunkorra
  6. Kimika Berdea
  7. Produktu kiralen sintesi asimetrikoa (Lock-Key modeloak)
  8. Produktu natural bioaktiboen sintesia

Equipamiento

  • Sintesi kimikoko laborategi osoa (bitrinak, lurrungailu birakariak, huts-ponpak, sistema kriogenikoak, erreaktiboen armairuak eta hozkailuak, balantzak, injekzio-sistema automatikoak, konbiflash ekipoa, laborategiko ontzi-garbigailuak, etab.)
  • Erresonantzia Magnetiko Nuklearraren zerbitzurako autozerbitzua
  • GC / MS eta HPLC kromatografia ekipoak
  • Dikroismo zirkularra egiteko espektrometroa
  • IR espektrometroa eta espektropolarimetroa
  • Presio altuko eta ozonolisi erreaktoreak

Web orrirako esteka

www.ehu.es/gsa

Harremanetarako

joseluis.vicario@ehu.es