w_MOF

MATERIAL METAL-ORGANIKO POROTSUAK (MOF)

 
Saila(k)
Kimika Organikoa eta Ez-organikoa
Zientziaren esparrua(k)
Zientzia Esperimentalak
Ikertzaile Nagusia (IN): Oscar Castillo García IN-laguna:

Partaideak

Garikoitz Beobide, Mª Luz Fidalgo, Antonio Luque, Sonia Pérez-Yáñez, Jon Pascual, Maite Perfecto, Leire Celaya, Adrián Angulo, Nagore Barroso

Hitz gakoak

Egitura metal-organikoak (MOFs), material porodunak, material polifuntzionalak

Deskribapena

Material metal-organiko porotsuak (MOFs) egun ezagutzen diren material adsorbatzaile onenak izateaz gain beste hainbat arlotan aurkeztu duten erabilgarritasuna nabaria da ere (katalisia, sentsorika, energía…). Ikerkuntza taldeak lan egiten du material berri hauen prestaketan eta beraien erabilpenean bi esparru nagusitan: material hauek sentsore kimiko bezala erabiltzeko eta CO2-aren harrapaketa eta balorizazio katalitikoa burutzeko.

Ikerketa-Lerroak

  1. BIOMOLEKULETAN OINARRITUTAKO MATERIAL POROTSUAK. Nukleobaseak eta aminoazidoak bezalako molekulak erabiltzen ditugu adsortzio selektibitatea areagotua duten material porotsu berriak sortzeko eta hauek sentsorizazio arlora eramateko.
  2. GEL ETA AEROGEL METAL-ORGANIKOAK. Material hauen poro tamaina handitzeko (meso/makroporoak izateko) hauek prozesatzen dira gel (poroak likidoz betea) eta aerogel (poroak aires beteak) moduan prestatzen dira.
  3. SINTESI BIDE JASANGARRIAGOAK. Material metal-organiko porotsuak kopuru handitan, ekonomikoki onuragarria eta ingurugiroarekiko jasangarria diren sintesi bide berriak garatzen ari gara, besteak beste mikrouhinen eta disolbatzailerik gabeko sintesiaren bitartez.
  4. KLUSTER METAL-ORGANIKO ETA POLIOXOMETALATOEN KIMIKA ELKARTZEA. Bi familia hauen ezaugarri nagusiak, porositatea eta katalisi ahalmena, elkartzeak du helburu lerro honek material hibrido indartu berriak sortzeko.

 

Equipamiento

  • Sintesia: Labe programagarria; Fotoerreaktorea (photoLAB Batch-L); mikrouhinen bidezko erreaktore solvotermala (Milestone ETHOS ONE). CO2 lehortzaile superkritikoa (Quorum Technologies E3100).
  • Ezaugarritzea: FTIR Shimadzu 8400S espektrofotometroa; TGA/SDTA 851 termobalantza; UV/Vis espektrometro (6705 Jenway); gas adsortzio-analizatzailea (QuantaChrome Instruments Autosorb iQ).

Enlace página web

 

Contacto

oscar.castillo@ehu.eus

Ext. 5991