w_IQEEMA

Ingeniaritza Kimikoa Eraginkortasun Energetikoan eta Ingurumenean (IKEEI)

 
Saila(k)
Ingeniaritza Kimikoa; Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Zientziaren esparrua(k)
Ingurumen zientzia eta teknologiak; Zientzia eta teknologia kimikoak
Ikertzaile Nagusia (IN): J. Ignacio Lombraña Alonso IN-laguna:

Partaideak

Camarero Estela, Luis M.; De Luis Álvarez, Ana M.; Espinazo Sarria, Ane; Ferreiro Santiso, Cristian; Lomas Esteban, José M.; Lombraña Alonso, J. Ignacio; Menéndez Ruiz, Amaia; Maña Iglesias, Jon Ander; Udaeta Gordón, Joseba; Villota Salazar, Natalia.

Hitz gakoak

Hiri eta industria hondakin-uren tratamendua; Teknologia ekologikoki lagungarriak; Prozesuen integrazioa; Oxidazio prozesu aurreratuak; Ur-arazketa; Ur-baliabideen aprobetxamendua; Areagotze prozesuak; Eraginkortasun energetikoa; Tentsio ertain eta altuko ekipoak; Ekoberrikuntza

Deskribapena

Ingeniaritza Kimikoa Eraginkortasun Energetikoan eta Ingurumenean (IQEEMA) ikerketa taldeak ur- eta energía-sektorentzako irtenbide eraginkorrak garatzera bideratuta dago. Aipatzekoak dira oxidazio teknologia aurreratuak, katalizatzaile berriekin eta mintz-teknologiarekin, industria ur-kutsaduraren eliminaziorako eta edateko uraren segurtasun eta kalitatearen hobekuntzarako. Energetikoki eraginkorrak diren irtenbideen garapenean ere bideratzen da IQEEMA taldea, elikagaien deshidrataziorako teknologia berrien garapenean eta tentsio ertain eta altuko ekipoen gas isolatzaile dielektriko berrien disinuan.

IQEEMA taldea NBE-ren Garapen Jasangarrirako Helburuen Agenda 2030-ren 6., 7., 9. eta 12. helburuekin eta Eusko Jaurlaritzaren Agenda Euskadi Basque Country 2030 programekin bat egiten du.

Ikerketa-Lerroak

  1. URAREN DESKONTAMINAZIORAKO TEKNOLOGIA EKOLOGIKOKI LAGUNGARRIEN GARAPENA ETA APLIKAZIOA. Oxidazio prozesu aurreratuak (OPAk) UV/H2O2/O3, ozonizazio bakun eta katalitikoa. OPAen degradazio eta optimizazio bideen modelaketa.
  2. OXIDAZIO PROZESU AURRERATUEN INTENTSIFIKAZIOA ETA EKOBERRIKUNTZA. Ekipoentzako katalizatzaileen eta mintz-teknologiaren garapena: fotoerreaktoreak, ozonizatzaileak. Industria hondakin-uren tratamenduen modelaketa eta integrazio optimoa kalitatezko kontsumo-ur seguruen ekoizpenean.
  3. PROZESUEN ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN HOBEKUNTZARAKO I+G. Isolamendu dielektrikoareko Ingurumen-eragin txikiko gas berriak. Elikagaien deshidrataziorako prozesuen optimizazio eta berrikuntza.

Ekipamendua

Oxidazio Aurreratuarentzako erreaktoreak: UV/O3/H2O2; Ozonizazio katalitikorako erreaktore pilotua; Microuhin bidezko lehortze ekipoa; Liofilizatzailea; Gas-nahasteen on-line analisirako ganbera UV/FTIR sentsoreekin.Análisis-ekipamendua: TOC analizatzailea; HPLC kromatografia likidoa; UV/VIS espektrofotometria; MICROTOX® toxikotasun analizatzailea.

Web orrirako esteka

https://www.ehu.eus/es/web/iks/ingeniaritza-kimikoa-energian-eta-ingurumenean

Harremanetarako

J. Ignacio Lombraña