Biologiak mundu bizia aztertzen du. Hark emandako jakintza ezinbestekoa da gizartearen aurrerabide eta garapenerako, eragin zuzena baitu biztanleriaren ongizatean eta osasunean. Biologiak oinarriak finkatzen ditu, besteak beste, gaixotasunari, zahartzeari edo planetaren zaintzari aurre egiteko.
Biologiako Graduak izaki bizidunen jatorria, eboluzioa eta propietateak aztertzen ditu maila askotan, molekulatik biosferaraino, eta ikuspegi estrukturalak, funtzionalak eta ebolutiboak erabiltzen ditu horretarako.
Hiru aipamen hauetakoren bat aukeratu ahal izango duzu espezializatzeko: Biodibertsitatea eta Eboluzioa, Ingurumen Biologia eta Zelulen Biologia, Molekularra eta Genetikoa. Horrez gain, zure prestakuntza osatzeko, borondatezko praktikak egin ahal izango dituzu, graduan eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko.
Ezagutza arloa
Zientziak
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Campusa
Bizkaia
Harremanetarako
Iraupena
4 ikasturte
Kreditu kopurua
240 ECTS kreditu
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
Irakaskuntza mota
Ikasgelako gradua
Kredituaren prezioa 1. matrikulan
18,85 €
Gutxieneko nota
11,318 ohiko deialdian (2024/25)
Eskainitako plazak
90 plaza
4 arrazoi gradu hau aukeratzeko
- Eskura izango dituzu mintegiak eta ikasgela, laborategi eta kanpoko praktikak, gaitasun tekniko, metodologiko eta intelektualak garatuz.
- Irakasle ia gehienak doktorea da eta ikerketan dihardu, erditik gora elebidunak direlarik.
- Irakasgai guztiak bi hizkuntza ofizialetan egin ahal izango dituzu eta gero eta gehiago dira ingelesez irakasten direnak.
- Tutoretza planari eta ikaskideen arteko tutoretza planari esker, errazago integratuko zara unibertsitate bizitzan.
Sarrera-profila
Natura eta ikerketa zure interesekoak badira, laborategi eta landa lanak motibatzen duen pertsona behatzailea eta pazientziaduna bazara, eta ezagutza zientifiko eta teknikoak, eta matematika, fisika, kimika eta biologiako nozioak badituzu, Biologiako Gradua ezin hobea da zuretzat.
Irteera profesionalak
Lan egin ahal izango duzu, gehienbat, arlo hauetan:
- Osasun arloko profesionala laborategi klinikoan, giza ugalketan, osasun publikoan, nutrizioan eta dietetikan, animalia eta landare osasunean, besteak beste
- Barneko Biologo Egoiliarra (BABE): analisi klinikoak, azterketa epidemiologikoak, ikerketa biomedikoa, osasun arloko bioteknologia...
- Auzitegiko zientzia
- I+G: farmazia industria, nekazaritza eta elikagaien industria kimikoa, nekazaritza eta abeltzaintzakoa...
- Ingurumena: lurraldearen antolakuntza, kontserbazioa eta kontrola; baso, nekazaritza eta ur-baliabideen kudeaketa; hondakinen kudeaketa; inpaktuen ebaluazioa eta natura ingurunearen lehengoratzea...
- Informazioa, dokumentazioa eta dibulgazioa museotan, natura parketan, zoologikotan, argitaletxetan…
- Irakaskuntza
- Zientzia-dibulgazioa