w_MBEF/ FEMB

Molusku bibalbioen energetika fisiologikoa (MBEF/ FEMB)

 
Saila(k)
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila
Zientziaren esparrua(k)
Animalien Fisiologia, Zoologia esperimentala
Ikertzaile Nagusia (IN): Miren Bego Urrutia Barandika IN-laguna:

Partaideak

Enrique Navarro, Juan Ignacio Pérez, Irrintzi Ibarrola, Maite Martínez, Iñaki Urrutxurtu, Maitane Pérez eta Miren Bego Urrutia

Hitz gakoak

Fisiologia energetikoa, itsas bibalbioak, hazkuntza-tasa

Deskribapena

Ingurumen-parametroen aldaketek (elikagaiaren eskuragarritasuna eta kalitatea, tenperatura, substantzia poluitzaileen kontzentrazioa) eta norbanakoen arteko desberdintasun endogenoek (genetikoak edo epigenetikoak) merkataritza-intereseko molusku bibalbioen populazioen (muskuilua, txirla fina eta txirla japoniarra) hazkunde-ahalmenean duten eragina aztertzen dugu gure ikerketa-jardunean.

Helburu orokorra da hazkuntza azkarreko eta moteleko taldeen arteko bereizketa baldintzatzen dituzten banakoen arteko hazkunde tasetan dauden desberdintasunen oinarri fisiologikoak ezagutz4a , eta era berean, aldakortasun fisiologiko hori eragiten duten determinatzaile genetikoak identifikatzea.

Ikerketa-Lerroak

  1. Ingurumen-faktoreek hazkunde azkarreko eta moteleko taldeen banaketaren modulatzaile modura duten eragina aztertzea Mytilus galloprovincialis muskuiluan
  2. Ruditapes decussatus eta R. phillpinarum txirlen hazkunde-ahalmenean dauden espezieen arteko, populazioe arteko eta banakoen arteko desberdintasunen ezaugarri fisiologikoak  aztertzea eta analisi transkriptomikoari ekitea.
  3. C eta N balantzeak eta konposizio biokimikoa aztertzea R. decussatus eta R. phillpinarum txirlen hazkunde azkar eta moteleko taldeetan.

Ekipamendua

  • Itsasoko ura birzirkulatzeko sistema.
  • Multisizer III eta Z1 partikulen kontagailuak
  • Fitoplankton-hazkuntzarako sistema automatizatua.
  • Liofilizatzailea.
  • MUFLA labea eta lehortzeko berogailuak.
  • Doitasun-balantza (10-6)

Web orrirako esteka

 

Harremanetarako

 

946012500 / 946018400
inaki.urrutxurtu@ehu.eus
mirenbego.urrutia@ehu.eus