w_GEEC

Gaixotasun konplexuen genetika eta epigenetika (GEEC)

 
Saila(k)
Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila
Zientziaren esparrua(k)
Genetika
Ikertzaile Nagusia (IN): Idoia Martin Guerrero IN-laguna:

Partaideak

Elixabet López López, Itziar Astigarraga, Irune Ruiz Díaz, Isabel Guerra Merino, Laura Zaldumbide Dueñas,  Ayman Gaafar Elekary, Nagore Garcia de Andoin Barandiaran, Ignacio Zabalza, Ainhoa Gondra Sangroniz

Hitz gakoak

Genetika, epigenetika, minbizi pediatrikoa, linfoma, ugalkortasuna

Deskribapena

Taldearen helburua zentru eta diziplina anitzeko ikerketa-sarea sortzea, gaixotasun konplexuen diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendua hobetzeko helburuaz. Gaixotasun horien genetikaren eta epigenetikaren azterketan sakonduz eguneroko klinikan ahalbidetuko dituzten markatzaileak definituz ondoko helburuak lortu nahi ditugu:
1. Arrisku handiagoa duten eta kontrolatu behar diren banako-taldeak ezagutzea.
2. Diagnostiko zehatzagoak egitea tratamendu pertsonalizatuagoa izateko.
3. Gaixotasunaren bilakaera hobeto monitorizatzea gaixoberritzea aurreikusteko.
4. Tratamendua pertsonalizatzea, tumorearen eta/edo gaixoen ezaugarri genetikoen arabera segurtasunezko tratamendu eraginkorragoa ahalbidetzeko.
5. Diagnosi-estrategia berriak diseinatzea.

Ikerketa-Lerroak

  1. ​​​​​​Genetika eta epigenetika minbizi pediatrikoan eta tratamenduarekiko bilakaeran, diagnostikoan eta erantzunean duen inplikazioa ezagutzea
  2. Next generation sequencing linfomen diagnostikoa, pronostikoa eta tratamendurako
  3. Ugalkortasunean eragiten duten alterazio genetiko eta epigenetikoak ezagutzea

Ekipamendua

  • Biologia Molekularreko Laborategia
  • Laborantza-gela

Web orrirako esteka

 

Harremanetarako

idoia.marting@ehu.eus
elixabet.lopez@ehu.eus