w_Human Evolutionary Biology

GIZA BIOLOGIA EBOLUTIBOA (GBE)

 
Saila(k)

GENETIKA, ANTROPOLOGIA FISIKOA ETA ANIMLIEN FISIOLOGIA SAILA

Zientziaren esparrua(k)
ANTROPOLOGIA FISIKOA
Ikertzaile Nagusia (IN): Concepcion de la Rua Vaca IN-laguna:

Partaideak

Concepción de la Rúa Vaca, Santos Alonso Alegre, Neskuts Izagirre Arribalzaga, Montserrat Hervella Afonso, Sonia olaechea Lázaro, Nerea García Ventades, Asier San Juan Nó

Hitz gakoak

Antzinako ADN, pelogenomika, Next Generation Sequencing (NGS), bioarkeologia, ondare kulturala, bioinformatika, pigmentazioa, eboluzio molekularra, populazioen genetika, melanozitoak, melanoma

Deskribapena

Gure taldeak bi ikerketa-lerro nagusiren inguruan lan egiten du: batak, giza azalaren kolorearen eboluzio genomikoaren analisia eta berarekin erlazionaturiko gaixotasunen lotura (adb. melanoma) ikasten du; eta besteak, giza historia ebolutiboaren ikasketa, zenbait adinetako (Paleolitotik, Erdi Aro arte) giza eta animalia-espezien aztarnen aitzinako ADNaren analisi bidezko ikerketaz. Baliabide teknikoak biologia molekularreko teknikak ez ezik, baliabide genetiko populazionalak eta bioinformatika era erabiltzen dira; helburuak harreman filogenetikoen berreraiketa zein lotura ikasketak izan daitezke.

Ikerketa-Lerroak

  1. PALEOGENOMIKA: GIZA HISTORIA EBOLUTIBOA: Iraganeko giza eta animalia espezien informazio genomiko aipagarriaren berreraiketa, duela 400.000 urtetako Eurasian bizi izan ziren espezien historia ebolutiboa aztertzeko bai ingurumen naturalaren ikuspuntutik, zein ikuspuntu sozial eta kulturaletik
  2. AZALAREN PIGMENTAZIOA ETA MELANOMA: Gizabanakoen azalaren kolorearen desberdintzapenaren aldakortasun genomikoa, historia ebolutiboa eta melanoma pairatzeko arriskuarekin duten lotura ikertzen dugu. Exomen, RNA-Seq, metilazio eta ChiP-Seq-en datu genomikoak aztertzen ditugu. Giza populazionen moldapen-prozesu ebolutiboak aztertzen ditugu.

Ekipamendua

  • PCR digitala
  • PCR kuantitatiboa
  • Bioanalyzer
  • Sekuentziadoreak
  • Serbitzari bioinformatikoa

​​​

Web orrirako esteka

 

Harremanetarako

conchi.delarua@ehu.eus