w_GAUDEE

GAUDEE kontrol esperimentala (GAUDEE)

 
Saila(k)
Elektrizitatea eta Elektronika
Zientziaren esparrua(k)
GAUDEE Fisika, Ingeniaritza Elektronikoa, Kontrol Ingeniaritza
Ikertzaile Nagusia (IN): Victor Etxebarria IN-laguna:

Partaideak

Estibaliz Asua. Santiago Alonso, Iñigo Arredondo, Inari Badillo, Rafael Barcena, Ainhoa Etxebarria, Ibone Lizarraga, Jorge Feuchtwanger, Josu Jugo, Ibon Sagastabeitia

Hitz gakoak

Instrumentación científica, aceleradores de partículas, control avanzado, sistemas distribuidos

Deskribapena

GAUDEE ikerketa-taldeak fisika esperimentaleko instrumentazio eta kontroleko sistema aurreratuak garatzen ditu taldeak, zentzu zabalenean, arreta berezia jarriz interes zientifiko, teknologiko eta industriala duten gailu, esperimentu edo sistemetan. Egun, hiru ildo nagusi ditugu abian. Lehena, partikula azeleragailuen zientzia eta teknologiaren inguruko ikerketari dagokio. Azken belaunaldiko prototipo ezberdinak garatu ditugu azeleragailu horietarako: ioi iturriak, partikula sortetako diagnostikoak, RF eta kontroleko gailuak eta dagokion beren elektronika. Atal horretan nabarmentzekoa da guk geuk diseinatu eta fabrikatu dugun protoi iturri konpaktu berri bat, korronte baxuko eta energia baxuko aplikazioentzat, arlo biomedikoa barne. Lan-ildo horretan, gainera, kontrol banatuko teknika aurreratuak garatzen dira, sistema konplexuak era azkar eta erosoan  monitorizatzeko eta kontrolatzeko aukera ematen dutenak, eta, aldi berean, EPICS kontrol-sareetan integratzeko aukera ematen dutenak, partikula-azeleragailuen ingurunean EPICS oso zabalduta egonik.

Bigarren ildoan material eta printzipio berrietan oinarrituriko sentsore eta eragingailu berriak garatu dira. Nabarmentzekoak dira taldeak diseinatu eta fabrikatu dituen nanoposizionamendurako eragingailu berriak, forma memoriako material ferromagnetiko berrietan oinarrituta; eta irrati-frekuentzia (RF) erresonantzia sistemetan oinarrituriko erresoluzio azpinanometrikoa duten sentsore berriak ere. 

Azkenik, hirugarren lerroan, interes ekonomiko handiko industria-arazo eta prozesuetarako kontrol-teknika aurreratuak garatzen dira. Nabarmendu ahal dira hurrengo aplikazioak: aerosorgailu handietako egiturazko kargen murrizketa, makina-erremintako birsorkuntza-bibrazioen ezabaketa, eta eredu eta kontrol epidemiologikoen garapena.

Nabarmendu behar da ikerketa-taldeak garatutako kontrol-tresnak eta -teknikak modu esperimentalean baliozkotzea proposatzen duela, eta, beraz, lan horretan behar diren datuak neurtzea eta eskuratzea, bai eta horiek prozesatzea eta kudeatzea ere.

Ikerketa-Lerroak

  1. ​​​​​Partikulen azeleragailuetara bideratutako Instrumentazioa eta kontrola
  2. Material eta printzipio berrietan oinarritutako sentsoreak eta eragingailuak
  3. Kontrol teknika aurreratuak

Ekipamendua

  • Espezie anitzerako protoi eta ioi iturri konpaktua.
  • Prestazio handiko kontrol sistemak garatzeko sistemak (PXI, Compact RIO, etab.).
  • Instrumentazio, neurketa eta proba sistemak.
  • Hardware-in-the-loop simulagailuak (NREL 5MWeko Turbina eolikoa eta torneaketa perpendikularrerako makinetako chatter birsortzailearen prozesuak).

Web orrirako esteka

https://www.ehu.eus/es/web/enpresa/transferentzia-eta-berrikuntza-eskaintza-osoa/-/asset_publisher/slAhEKnxcWGQ/content/grupo-de-automatica-experimental-gaudee

Harremanetarako

josu.jugo@ehu.eus