w_Ecología del Plancton Marino y Estuarino

Itsasoko eta Estuarioetako Planktonaren Ekologia (MEPE)

 
Saila(k)
Landareen Biologia eta Ekologia eta Matematika Aplikatua
Zientziaren esparrua(k)
251001, 241705, 240106
Ikertzaile Nagusia (IN): Fernando Villate IN-laguna: Arantza Iriarte

Partaideak

Ibon Uriarte, Sergio Seoane, Aitor Laza Martinez, Iosu Madariaga, Gorka Bidegain, Estibalitz Txurruka, Ziortza Barroeta, Esther Blanco, Jone Bilbao

Hitz gakoak

Fitoplankton, zooplankton, itsasoko eta estuarioetako inguruneak, alga kaltegarriak, espezie inbaditzaileak, denbora-serieak, ur kalitatea, klima-aldaketa

Deskribapena

2019az geroztik, aurreko Zooplanktonaren ekologia (MarEsPlank) eta Fitoplanktonaren ekologia (FITEAC) taldeek MEPE GIU sortu dute. Fitoplankton- eta zooplankton-taxonomian, mikroalgen kultiboan eta pigmentuen analisietan, eta datu ekologikoen tratamendu estatistiko aurreratuetan, denbora-serieen analisian barne, adituak diren ikertzailez osatuta dago. 1997tik taldeak euskal kostaldeko bi estuario desberdineko (Bilbo eta Urdaibai) ingurune eta planktonaren epe-luzeko monitorizazioa gauzatzen du, eta arrain pelagiko txikien ekologiaren zein itsaski-hazkuntzaren ikerketetan kolaboratzen du. ICESeko (Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordea) lan-taldeetako partaide aktiboa da, IGMETSekin (Itsas Denbora-Serie Ekologikoen Nazioarteko Taldea) itsas aldaketa ekologiko globalen analisirako elkarlanean dihardu, eta EBko ur kalitatearen zuzentarauetarako erreferentziak ematen ditu.

Ikerketa-Lerroak

  1. Plankton komunitateen erantzuna estres naturalari eta antropogenikoari.
  2. Epe luzeko aldaketen detekzioa plankton ekosistemetan, klima-aldaketarekiko zein klima/ozeanoaren eskualdeko aldakortasun-modu nagusiekiko
  3. Alga kaltegarrien, inbasio zooplanktonikoen eta lasta-uraren arriskuaren ebaluazioa.
  4. Produktu naturalen bioprospekzioa mikroalgetatik abiatuta.
  5. Fitoplanktoneko taxonomia eta pigmentuak

Equipamiento

  • Ontzi pneumatikoa, karelez kanpoko motorra eta garraiorako orga.
  • Uretan ingurumen aldagaiak in situ neurtzeko eta ur eta plankton laginak hartzeko landa-ekipoak: zunda multiparametrikoa, botila ozeanografikoak, plankton-sareak.
  • Mikroskopio estereoskopikoak eta alderantzikatuak.
  • Mikroskopioetara akoplatu daitezkeen kamera digitalak.
  • Ura iragazteko sistemak.
  • 600°C har dezakeen berogailu-labea.
  • HPLC
  • Mikroalgen kultiborako ekipamendua

Enlace página web

https://www.ehu.eus/es/web/bve-lbe/ekologia-arloa

Contacto

Fernando.villate@ehu.eus