w_MolNucleoProts

Mekanismo molekularrak proteina nuklearren funtzio normal eta patogenikoan (MolNucleoProts)

 
Saila(k)
Biokimika eta Biologia Molekularra
Zientziaren esparrua(k)
Biokimika; Biologia Molekularra; Biofisika; Proteinak
Ikertzaile Nagusia (IN): Sonia Bañuelos IN-laguna:

Partaideak

Sonia Bañuelos

Hitz gakoak

Nukleofosmina; NPM1; APE1; DNAren konponketa; AML leuzemia

Deskribapena

Giza patologietan parte hartzen duten proteina nuklearren egitura/funtzioa erlazioan oinarritzen da gure ikerketa. Bi proteina aztertzen ditugu, nukleofosmina (NPM1) eta APE1, zelulek estresari ematen dioten erantzunean eta DNAn eragindako kalteak konpontzen dihardutenak. NPM1-ek mutazioak, tolestura akastuna eta kokapen zitoplasmiko aberrantea ditu leuzemia mieloide akutuaren (AML) azpimota batean. Gure helburua da NPM1-ek DNA-konponketa mekanismoetan duen zeregina argitzen laguntzea, bai eta alterazio patologikoan eta modulazio terapeutikoan ere. Bestalde, nanopartikula biralak aplikatzera bideratutako proiektu batean ere parte hartzen dugu, nukleofosminaren neoantigenoak aurkezteko asmoz. Horrek interes farmakologikoa izan dezake AMLren aurkako immunoterapia diseinatzeko.

Ikerketa-Lerroak

  1. APE1ren, DNA proteina konpontzailearen, erregulazio-mekanismoak
  2. AML leuzemiako peptido neoantigenikoekin apaindutako VLPen (Virus-like particles) diseinua eta ekoizpena. (Diego Guérin doktorearekin lankidetza)

Ekipamendua

Web orrirako esteka

 

Harremanetarako

sonia.banuelos@ehu.eus