Eduki publikatzailea

LABORATEGIA: GEOMORFOLOGIA ETA KARTOGRAFIA

 

  • Laborategi honek kartografia eta aireko argazkiak gordetzeko biltegi bat du, fotogrametria, kartografia eta katastro arloetan praktikak egitea ahalbidetzen duena. Laborategi horretan harri laginak ere biltzen dira geomorfologiako praktikak egiteko. Laborategiak aukera ematen du espazioa moldatu eta lankidetza, tutoretza eta mintegien bidez talde lanean oinarritzen diren metodologia aktiboak aplikatzeko. Ikasleekin egin behar diren bileretarako ere erabiltzen da, baita ikasleen ikasgelaz kanpoko jardueretarako ere.