Masterraren Gakoak
Egungoa bezalako eszenatoki konplexu, globalizatu eta erabat lehiakor baten barruan, geroz eta gehiago dira berrikuntzan eta ekoizpen eta finantza bitartekoen erabilera arrazionalean oinarritutako ekoizpen eredu baten alde egin dutenak.
Testuinguru berezi honetan, pertsonen gaitasunen balioesteak, gizarte eta ingurumen erantzukizunak eta ezagutzaren erabilera intentsiboak, sareko antolakuntza lanak eta publikoa-pribatua lankidetzak garrantzi handia hartu dute.
Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterrak maila handiko prestakuntza egokia eskaintzen du ingeniaritza jarduera garatu ahal izateko erakunde konplexuen eremuan, zuzendaritza eta erakunde berrantolaketako eginkizunak hartuz.
Bere prestakuntza programaren xedea da erakunde-enpresaren arazoak zuzentzeko konponbideak bilatzea, funtzionamendu zein diseinu izaerakoak, enpresa eta beste erakunde batzuen egoera egituratuen azterketatik abiatuta. Honela, izaera estrategikoko diagnostiko egokiak zehazten dira.
Eta konponbideen bilaketa estrategiaren eta erakundearen diseinuaren artean dauden harremanak, bere funtzionamendu baldintzak eta enpresa hartzen duen ekonomia, politika, lege, gizarte, teknologia eta ingurumen mailako ingurugiroa ulertzean oinarritzen da.
Industria antolaketaren eremutik kanpoko ingeniaritza gradu titulazioetatik etorrita masterrera sartzen diren ikasleek prestakuntza osagarriei buruzko ikastaroak egin beharko dituzte.
Masterrak titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du École Superieure des Technologies Industrielles Avancées-ESTIA (Frantzia) unibertsitatearekin.
Master honek Doktorego programetara sartzeko aukera emango du.