Info_mol_y_mat_normas_especificas_de_acceso

X IZPIEN ZERBITZU OROKORRA: MOLEKULA ETA MATERIALEN UNITATEA

Sartzeko arau espezifikoak

Protokolo honek barneko (UPV/EHU) eta kanpoko (beste unibertsitate batzuk, OPIS, zentro teknologikoak, enpresak, etab.) erabiltzaileak X izpien difrakzio-zerbitzura sartzeko baldintzak ezartzen ditu.

X izpien difrakzioko laborategietara langile baimenduek baino ezin dute sartu. Erabiltzaileek teknikariekin hitzordua eskatu beharko dute (Leire San Felices doktorea, Aitor Larrañaga doktorea).

Erabiltzaileak bi bidetatik sartu ahal izango dira zerbitzura:

  • AUTOZERBITZUA modalitatea (modalitatea XRF eta CT lan-estazioak erreserbatzeko baino ez dago).
  • UPV/EHU eta KANPOKOAK modalitatea (zerbitzuko teknikariek entseguak egitea).

Esperimentu bereziak egiteko, autozerbitzuko modalitatean, zerbitzuko teknikariek kasu bakoitzean eskatzen dituzten baldintzak bete beharko dira.

Zerbitzuko teknikarien ardura izango da VC Studiorako lan-estazioak aukeratzea. VC Studio egiteko eskaerak hilabetea amaitzean fakturatuko dira.

Lan-eskaera guztiak Zerbitzuko teknikariei zuzenduko zaizkie, eta IKERKUDE aplikazioaren bidez formalizatuko dira.

X Izpien Zerbitzuan ohiko esperimentuak, esperimentu bereziak eta emaitzen analisiak egin daitezke, eta, nolanahi ere, Zerbitzuko teknikariek arazo bakoitzerako esperimentu eta baldintza egokienei buruzko aholkuak eman diezazkiekete erantsitako fitxa betez.

Legediari eta erradiobabesari buruzko informazioa nahi izanez gero, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren web-orrira jo dezakezu (http://www.csn.es).