X IZPIEN ZERBITZU OROKORRA: MOLEKULA ETA MATERIALEN UNITATEA
Aurkezpena
Euskal Herriko Unibertsitateko X Izpien Zerbitzu Orokorrak laguntza eman nahi dio oinarrizko ikerketari eta ikerketa aplikatuari, besteak beste, Geologia, Kimika, Fisika, Material, Aeronautika, Farmazia, Biokimika, Arkeologia, Paleontologia, Antropologia, Inguruaren Zientzien ezagutza arloko eremu desberdinei. Eraikuntzaren, Meatzeen Prospekzioaren, Ingeniaritza Zibilaren eta abarren arloetan zerbitzua ematen laguntzeaz gain, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko ikertzaileek, UPV/EHUtik kanpoko beste ikertzaile batzuek eta beste erakunde publiko eta pribatu batzuek ere eskura dezakete zerbitzua, Estatuan eta nazioartean.
Ekipamendua
Zerbitzuak azken belaunaldiko hornidura instrumental bat du, etengabe eguneratzen duena.
Aplikazio-eremuak
Unitate honen prestazioek kristal-egitura baten azterketaren alderdi guztiak hartzen dituzte, kristalbakarreko difrakzio-datuetatik abiatuta: kristalbakarra hautatzea eta muntatzea, aldez aurreko simetria-azterketak, difrakzio-datuen bilketa, egitura-bereizmena eta emaitzen analisia.
Eskura dagoen ekipamenduari esker, halaber, egiturazko azterlanak egin daitezke, material polikristalinoen difrakzio-datuetatik abiatuta. Teknika horri esker, laginean dauden kristal-faseak identifika daitezke, suntsitu gabe, eta materiala narriadurarik gabe berreskuratzeko aukera ematen du.
Era berean, zerbitzuak mikro fluoreszentziako neurketak (analisi puntualak eta mapeoak) eta ordenagailu bidezko tomografiako neurriak (mokro-nano CT) egiteko ekipamendua du.
Sartzeko arauak
Arau orokorrak
X Izpien Unitatean (Molekulak eta Materialak) sartzeko, Zerbitzuaren betekizun espezifikoez gain, SGIkerretara sartzeko eta erabilgarri dauden zerbitzuak erabiltzeko Protokoloan ezarritako baldintzak ere bete behar dira.
Sarbide-arau espezifikoak
Protokolo honek barneko (UPV/EHU) eta kanpoko (beste unibertsitate batzuk, OPIS, zentro teknologikoak, enpresak, etab.) erabiltzaileak X izpien difrakzio-zerbitzura sartzeko baldintza espezifikoak ezartzen ditu.
Eskaera
Kokapena
X Izpien Difrakzio Zerbitzuak (Molekula eta Materialen Unitatea) ekipamendua du Bizkaiko Campuseko bi tokitan:
- Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Bizkaiko Campusa
- CD3 eraikina
- Sarriena auzoa, z/g 48940 Leioa (Bizkaia)
- Euskal Herriko Unibertsitatearen Parke Zientifikoa (UPV/EHU)
- Martina Casiano eraikina
Kontaktua
Zerbitzuko teknikaria
- Leire San Felices Dk.
- leire.sanfelices@ehu.eus
- Telf.: 94 601 3488
- Aitor Larrañaga Dk.
- aitor.larranaga@ehu.eus
- Telf.: 94 601 2599