MIKROSKOPIA ELEKTRONIKOA ETA MATERIALEN MIKROANALISIA
Aurkezpena
Mikroskopia Elektronikoko eta Materialen Mikroanalisiko Zerbitzuak azpiegitura egokia du materialen karakterizazio mikrostrukturala egiteko, bai lagin masiboan (ekortzeko mikroskopia elektronikoa eta mikroanalisia), bai lagin mehean (transmisioko mikroskopia elektronikoa eta mikroanalisia).
Ekipamendua
Aplikazio-eremuak
Ekortzeko mikroskopia elektronikoa
Ekortze-mikroskopia elektronikoan lortzen diren irudiek lagin zimurtsu baten gainazalari buruzko informazio topografikoa ematen dute (haustura-faziesak, estaldurak, mikrohariak, etab.), bai eta lagin leundu baten konposizio-desberdintasunei edo kristal-orientazioari buruzko informazio kualitatiboa ere.
Transmisioko mikroskopia elektronikoa
Transmisioko mikroskopia elektronikoak laginaren puntu bereko informazioa ematen du, bai irudian, bai difrakzioan, eta informazio hori laginaren inklinazio desberdinetarako eskura daiteke, elektroi-sortarekiko. Propietate horrek aldakortasun handia ematen dio, harekin akats kristalinoak (dislokazioak, ale-junturak) nahiz konposizionalak (antifase-mugak, prezipitatuak, segregazioak, etab.) karakteriza baitaitezke, baita egitura kristalinoa ere. Difrakzioa sorta konbergentean (CBED) egin ahal izateak aukera ematen du kristal-gelaxka, talde puntuala eta kristal mikro eta nano metrikoen multzo espaziala zehazteko, lagin handiago batean. Bestalde, EDX espektroak (R-X fotoiak igortzearen bidez lortuak) eta EELS espektroak (lagina zeharkatzean elektroiek energia galtzearen ondorioz lortuak), laginaren hainbat puntutan eskura daitezkeenak, azterketapeko faseen formula kimikoak zehazteko aukera ematen dute, tamaina nanometrikokoak izan daitezkeenak.
FIB
Dagoen FIBak bi zutabe ditu, bata elektroizkoa eta bestea ioizkoa, angelu jakin bat osatuz. Askotariko materialen laginak (metalak, zeramikak, erdieroaleak) prestatzeko aukera ematen du, transmisioko mikroskopio elektroniko batean behatzeko. Lamela horiek aurpegi ia paraleloak dituzte, eta kontrolatu daitezkeen lodierak. Lagin baten tamaina 20 mm luze eta 5 mm zabal izan ohi da, eta lodiera informazio motaren eta informazio horren dentsitatearen araberakoa izaten da.
Sartzeko arauak
Proteomika Unitatean sartzeko, SGIkerretara sartzeko eta erabilgarri dauden zerbitzuak erabiltzeko protokoloan ezarritako baldintzak bete behar dira.
Autozerbitzuko sarbidea:
- Autozerbitzuko sarbidea unitateko teknikariek kudeatuko dute.
- Ekipo-erreserbak autozerbitzu moduan ezin izango dira 5 ordutik gorakoak izan, zerbitzuko teknikariak behar bezala justifikatu eta balioetsitako salbuespenetan izan ezik.
- Erreserba modu arduratsuan erabiltzen ez bada, adibidez, aldez aurretik ez baliogabetzea bertaratu ezin bada, ekipoa erreserbatutako denboraren % 75 baino gehiago ez betetzea, etab. Zerbitzuak denbora guztia fakturatu ahal izango du.
- Ekipo-erreserba bakoitzak eskaera-zenbaki bati lotuta egon behar du.
- Erreserba-egutegiak kontsultatzeko moduan egongo dira, eskabide-estekaren ondoan.
Eskaera
Zerbitzu baten eskaera IKERKUDE aplikazioaren bidez egiten da, eta horrek lagunduko dizu SGIkerretan egiten dituzun lan guztien trazabilitatea mantentzen. Zerbitzu bat eskatzean, erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen ditu sarbide-protokoloa eta emandako zerbitzuengatik aplikatuko den tarifa.
Autozerbitzua
Ekipoa erreserbatzeko eskaera ere IKERKUDEren bidez egingo da. Bertan, laginik ez dela aurkezten adieraziko da eta teknikariek erreserba-egutegietan gorde ahal izateko gorde nahi den ekipoa zehaztuko da.
Ekipamenduen okupazio-kontsulta
Kokapena
Mikroskopia Elektronikoaren Zerbitzua Zientzia eta Teknologia Fakultatean dago, Euskal Herriko Unibertsitatean.
- UPV/EHU (Leioako Campusa)
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Sarriena auzoa z/g, 48940 PK
- Leioa.
Kontaktua
Zerbitzuko teknikaria
- Sergio Fernandez doktorea
- sergio.fernandez@ehu.eus
- Telefonoa: 94 601 5998