Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Gure zortzi ikasle ohiek BEPko (Barne Psikologo Egoiliarra) plaza lortu dute

UPV/EHUko Psikologia Fakultateko zortzi graduatuk BEPko (Barne Psikologo Egoiliarra) plaza lortu dute 2023ko urtarrilaren 21ean egindako azken deialdian. Eskainitako 231 plazetara 4.073 hautagai aurkeztu ziren. Gure zorionak Raquel Fernández de Gaceo Fernández de Pinedo, Sara Lombera Arce, Tania Nuñez Silva, Inge Egaña Burgaña, Lorena Díaz Aguirrebeña, Marina Pascual Marro, Ángela Aragón Álvarez eta Joel de Francisco Colladori. Badakigu osasun-prestakuntza espezializatuko plazak eskuratzeko proba horiek oso zailak direla, eta Psikologia da lehiakorrena, izangaien % 5,6k bakarrik lortzen baitute plaza. Horregatik, bereziki baloratzen dugu parte-hartzaile guztien ahalegina, plaza bat lortu duten ala ez; eta pozten gaitu gure ikastetxeko zortzi ikasle horiek lortu dutela jakiteak. Zorionak guztioi, eta zorte handia opa dizuegu zuen ibilbide profesionalean.