Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Hitzaldia

Psikoanalisiaren Inguruko Hitzaldi Zikloa: "La doble faz del superyo", Mercedes Puchol

Iparraldeko Elkarte Psikoanalitikoak (CPN, gaztelaniaz), UPV/EHUko Psikologia Fakultateko Psikologia Klinikoa eta Osasunaren Psikologia eta Ikerketa Metodologia Sailaren lankidetzarekin, antolatzen du 2021-2022 ikasturteko Psikoanalisiaren Inguruko Hitzaldi Zikloa.

Oraingo ikasturte akademikoaren zikloaren gai komuna “PSIKOANALISIAREN GAUR EGUNGO IKUSPEGIAK” izango da.

Hitzaldiak 4 larunbatetan zehar izango dira, 4 orduko iraupenarekin horietako bakoitza. Hau 3. hitzaldia izango da.

Gaia: «SUPERNIAREN ALDERDI BIKOITZA».

Hizlaria: Mercedes Puchol

Data: 2022ko APIRILAren 30a

LEKUA: Psikologia Fakultateko Areto Nagusia (Tolosa etorbidea, 70, 20018 Donostia)
HIZKUNTZA: gaztelera
SARRERA LIBREA ETA DOHAINIK