Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

EHUazoka: Unibertsitate Orientaziorako Azoka 2023 Gipuzkoako Campusan

EHUazoka, UPV/EHUren Unibertsitate Orientazioko Azokaren helburua unibertsitate aurreko ikasleen informazio- eta orientazio-beharrak asetzea eta graduko ikasketak aukeratzen laguntzea da.

Ekitaldiak

Azokan, unibertsitatera etorriko diren ikasleek aukera izango dute gure unibertsitatea eta gure ikasketa eskaintza hobeto ezagutzeko, eta, era berean, aukera izango dute egin nahi dituzten ikasketei buruzko zalantzak argitzeko. Azokan, 2 eratako jarduerak egongo dira:

  • Banan banako arreta standetan: sarrera librea
  • Taldeko informazio saioak: nahitaezko izen-ematea

Izena emateko epea azoka bakoitzaren asteko astelehenean irekiko da eta zabalik egongo da informazio-saio bakoitzeko plazak agortu arte.

Psikologia Fakultateko Informazio Saioak

  • Nahitaezko izen-ematea! Urtarrilaren 23tik (astelehena) aurrera, plazak agortu arte.
  • Saioen iraupena: 45 minutu
  • Lekua: Carlos Santa Maria Zentroa,  Elhuyar Plaza, 2. Donostia
  • Saioak:
    • 9:15 Gaztelania
    • 11:15 Euskara

Izena ematea

Web helbidea: Eman izena informazio-saioetan!