Defendutako tesiak - 2022

Eduki publikatzailea

Psikologiako Graduko X. Promozioa Graduazio Ekitaldia

2022ko abenduaren 2an, 17:00etan
Ignacio M. Barriola Ikasgelategiko Auditorioan

Hilaren 2an, ostirala, 17:00etan, 2021/22 ikasturtean Psikologiako Gradua lortu duten 229 ikasleentzako Graduazio Ekitaldia egingo dugu Ignacio M. Barriola eraikineko Auditorioan. GURE ZORIONIK BEROENAK!! Ekitaldirako sarrera gonbidapenarekin izango da eta zuzenean jarraitu ahal izango da EHUtb plataformaren 2. kanalean.

Egitaraua

17:00

  • Ekitaldiaren irekiera, M. Gabriela Chotro Fakultateko Dekano anderearen ongietorriarekin.
  • Ianire Estébanez, Psikologa feminista eta emakumeen aurkako biolentzietan espezializatutako hezitzailea.
  • Ikus-entzunezko bat emango da X. Promozioko Gradudunei buruz.
  • Diplomen eta sarien banaketa.
  • UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Errektoreordea den Agustín Erkizia jaunaren mintzaldia, ekitaldiari amaiera emanez.
  • Musika emanaldia “Duo Makitz Bikotea”-ren eskutik.