Erasmus+ Bidaia Ekologikorako Laguntza (SEPIE)
Eskatu, bai ala ez?
Bai, eskatu behar da. Laguntza hau ez da bateragarria mugikortasun laburreko bidaiarako laguntzarekin.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskaera egiteko, Erasmus+ Dirulaguntza Hitzarmenaren barruan dagoen Bidaia Ekologikoaren Zinpeko Aitorpena bete eta sinatu behar da.
Eskaerak aurkezteko tokia
Dirulaguntza Hitzarmena nazioartekoak.mugikortasuna@ehu.eus helbidera bidaliz.
Zenbatekoa
Mugikortasun luzeetan zein laburretan, 50 € gehiagoko laguntza, bidaia ekologikoa egiten duten ikasleentzat. Mugikortasunaren hasierako dataren aurretiko 2 bidaia-egun finantza daitezke gehienez, eta, hala badagokio, mugikortasunaren amaiera dataren ondorengo 2 bidaia-egun gehienez.
Bidaia ekologikoa deritzo joan-etorriko ibilbidearen zati nagusia, emisio gutxiko garraiobideekin egiten den bidaiari. Garraio ekologikotzat hartzen dira autobusa, trena edo partekatutako autoa.
Garrantzitsua: Laguntza hau jasotzen duen ikasleak beti gorde behar ditu joan-etorrien egiaztagiriak (garraio-txartelak), eta egonaldiaren amaierako ziurtagiriarekin batera aurkeztu.