Sarrera-erizaintzako-gradua-bizkaia

Erizaintzako Gradua

Aplikazio habiaratuak

erizaintzako-gradua-bizkaia-presentacion

Erizaintza osasun zientzien arloan araututako lanbide bat dugu, Europako gidalerro batek araututakoa, eta haren helburua da herritarrei kalitateko zaintzak eskaintzea hala osasuna sustatzeko eta gaixotasuna prebenitzeko nola prozesu patologikoetan sendatzeko edo errehabilitatzeko.

Erizaintzako Graduan, orotariko erizaintzako profesionala izateko prestatuko zara, eta zientzia eta giza prestakuntza bikaina jasoko duzu. Hala, pertsona osasuntsuen nahiz gaixoen zainketa eta osasun beharrak identifikatzeko, baloratzeko, planifikatzeko, eta ebaluatzeko gaitasuna eskuratuko duzu, prestakuntza teoriko eta praktiko trinko baten bidez.

Praktikak dira titulazio horretako ardatz nagusia (%40). Lehenengo mailatik jarriko zara harremanetan aurrerago izango duzun ogibidearekin eta eremu akademikoan erdietsitako ezagutza teoriko-praktikoak erabiliko dituzu.

Erizaintzako Graduak BAEE (Barneko Erizain Egoiliar) probak egiteko aukera emango dizu, erizain titulua lortu ahal izateko espezializazio hauetan: Erizaintza Obstetriko-Ginekologikoa (Emagina), Buru Osasuneko Erizaintza, Erizaintza Geriatrikoa, Lanaren Erizaintza, Zainketa Mediko-Kirurgikoen Erizaintza, Familia eta Komunitate Erizaintza, eta Erizaintza Pediatrikoa.

XSLaren edukia

Ezagutza arloa

Osasun Zientziak

Ikastegia

Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Campusa

Bizkaia

Iraupena

4 ikasturte

Kreditu kopurua

240 ECTS kreditu

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Irakaskuntza mota

Ikasgelako gradua

Kredituaren prezioa 1. matrikulan

18,92 €

Gutxieneko nota

11,884 ohiko deialdian (2024/25)

Eskainitako plazak

170 plaza

botoia-liburuxka-Medikuntza-eta-Erizaintza-Fakultatea

Grado-enfermeria-bizkaia-Arrazoiak

4 arrazoi gradu hau aukeratzeko

  • Zeure beharra duten pertsona gaixo eta/edo osasuntsuak zaindu eta beren premiak artatuko dituzu.
  • Kalitatezko praktika klinikoa erreferentziazko osasun gune publiko eta pribatuetan.
  • Prestakuntza integrala asistentzian, irakaskuntzan eta ikerkuntzan aritzeko, nazio zein nazioarteko proiekzioarekin.
  • Hasieratik landuko ditugu zurekin, graduatu eta gero izan ditzakezuen irteera profesionalak.

erizaintzako-gradua-bizkaia-Perfil

Sarrera-profila

Pertsona motibatua bazara eta pertsonen osasuna zaindu nahi baduzu, analisi, komunikazio eta kritikarako gaitasuna baduzu, enpatia baduzu eta, gainera, aldaketara egokitzen bazara eta dibertsitatea errespetatzen baduzu, Erizaintzako Gradua da zure aukera onena.

Irteera profesionalak

  • Ospitale publikoak eta pribatuak.
  • Lehen arretako eta arreta espezializatuko zentroak.
  • Ospitalez kanpoko larrialdi zerbitzuak.
  • Zentro sozio-sanitarioak.
  • Laneko osasun zerbitzuak, eskola osasuna, osasun mentala…
  • Irakaskuntza eta ikerketa zentroak.
  • Erizaintza zerbitzuen antolakuntza eta kudeaketa.
  • Autoenplegua.