Masterraren gakoak
Jarduera ekonomikoen globalizazio prozesuak, ideologia eta teknologia arrazoiek bultzatuta, nabarmen eraldatu ditu gizarte errealitatea eta esku hartzeko mekanismoen eraginkortasun potentziala.
Master honek ibilbide zehatz bat egitea proposatzen du, esku hartzeko eremuetan barrena, arlo hauetan: teknologia, finantza, merkataritza, industria, gizarte babesa, ingurumena edo lana. Eta gizarte prozesuetarako nahiz testuinguru berriari datxezkion ekonomi politikak abiarazteko, globalizazio prozesuak izandako inplikazioetan sakonduko da.
Hainbat testuinguru instituzionaletarako diseinatutako programa bat denez, adi-adi ibiliko da ikuspegi analitikoa baliatuko da batez ere garapen bidean dauden herrialdeetako errealitate sozioekonomikoa eta instituzionala ikertzerakoan, eta, modu espezifikoago batean, Latinoamerikako herrialdeak ekonomia globalera sartzeko ekonomi arazoa ikertzerakoan, eta arazo espezifikoak interpretatuko dira dagozkien neurri egokiak hartzeko.
Gainera, ikerketa ekonomikoa, politikoa eta soziala egiteko beharrezkoak diren gaitasunak erdietsiko dira, baliagarria izanik titulua ezartzen duten herrialdeentzat, UPV/EHUren “Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak” doktorego programarako sarbide zuzena ematen baitu.
Master hau Graduondoko Sare Latinoamerikarraren bidez eskaintzen da.