Irakasleak

XSLaren edukia

MIKEL PALMERO LAZCOZ

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
mikel.palmero@ehu.eus

Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) fisikan graduatu nintzen 2011 urtean, eta hurrengo ikasturtean "Zientzia eta Teknologia Kuantikoak" masterra osatu nuen UPV/EHUn ere bai. Nire tesia Kimika-Fisikoa sailan egin nuen, Gonzalo Mugaren taldean sistema kuantikoen manipulazio azkarrago eta efizienteagoak diseinatzen, teknologia kuantikoetan aplikazio asko desberdinetarako. 2017an graduato ondoren, bi urte eta erdi igaro nituen Singapureko Teknologia eta Diseinu Unibertsitatean (SUTD), Dario Polettiren taldean postdok bat osotzen. Hemen sistema kuantiko konplexuen dinamika aztertu genuen, besteen artean termodinamika kuantikoan aplikazioak bilatuz.



2020ko udatik geroztik berriz ere UPV/EHUra batu naiz Fisika Aplikatua saileko irakasle bezala. Nire irakaskuntza guztia 1. mailako fisikako kurtsoetan dago, Itsasketa, Nautika, Ingenieritza mekanikoa eta Ingenieritza elektrikoko graduetan. Nire ikerkuntzari dagokionez, orain arte sistema kuantikoekin ikasitako manipulazio teknikak sistema klasikoetara eraman nahi ditut, jada existitzen diren teknologia desberdinetan konrola hobetzeko asmoz.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak