Azterketetan soziologiatik, teoria politikotik, ekonomiatik, kulturatik, komunikaziotik eta nazioarteko harremanetatik etorritako ekarpenak txertatzea, eta zorroztasun zientifikoz aplikatzea egun Europan gertatzen ari diren subiranotasuna, demokrazia eta lurraldetasuna eraikitzeko prozesu gatazkatsuak modu berritzaile eta diziplina aniztunean ulertzeko.
Europan herriak eta estatuak eraikitzeko prozesuekin ¿alderdi soziopolitiko, identitario-kulturak eta ekonomikotik, Europar Batasunaren esparru instituzionalean¿ lotutako analisi konparatiboak eta kasu azterketak garatzera zuzenduriko jakintzak aplikatzea.
Gogoeta teoriko bat egitea aukera emango duena Euskal Herrian gertatzen diren subiranotasuna eraikitzeko prozesuen berrikuspen kritikoa egiteko alderdi politiko-instituzionaletik, linguistiko-kulturaletik, komunikazio alderditik eta ekonomikotik.
Jakintza corpus teoriko eta enpiriko sorta bat ezagutu eta kritikoki erabiltzea, aukera emango duena, diziplina anitzeko jakintza kokatuaren ikuspegitik, demokrazia, subiranotasuna eta lurraldetasuna bezalako fenomenoen konplexutasuna ulertzeko, Europa osatzen duten herrien esparruan.
Kalitatezko doktorego tesi eta ikerketa proiektu lehiakorrak sortzea.
Kalitatezko ikerketa proiektuak eta testu zientifikoak sortzea euskaraz.
Komunitate zientifikoari eta gizarteari Europako herrien demokraziarekin, subiranotasunarekin eta lurraldetasunarekin ltouriko gizarte eta kultur arazoei, arazo juridiko-politikoei eta ekonomikoei buruzko lanen emaitzak helaraztea.
Oro har Europako, eta zehazkiago, Euskal Herriko demokrazia, subiranotasuna eta lurraldetasunaren ikasketen diziplina anitzeko eparruan ikerketa proiektuak diseinatzea eta gauzatzea, dimentsio metodologiko, teoriko eta enpirikotik. Proiektu horiek etikoki sostengatuak, lehiakorrak eta kalitatezkoak izango dira.
Tokiko eta nazioarteko arazo ekonomiko, politiko eta sozialak hobeto ulertzeko ezagutzak sortzea eta gizarteari helaraztea.