Gaia
JULIAN ANGEL ZABALO BILBAO
- Ezagutza arloa
- Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak
- Saila
- Soziologia eta Gizarte Langintza
- Ikastegia
- Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea
- Posta elektronikoa
- julen.zabalo@ehu.eus
Geografia Politikoan doktorea, eta Historia, Arte eta Geografian lizentziatua
Ikerketa arloari dagokionez, Parte Hartuz ikerketa taldeko kide eta koordinatzailea da. Hainbat lan egin ditu Soziologia eta Zientzia Politikoari lotua: nazio identitatearen inguruan, autodeterminazio eskubideaz, inmigrazioaz, Euskal estatu baten aukeraz, edo gazteen sozializazio politikoaz. Gaur egun, Euskal Herriko mugimendu emerjenteei buruzko ikerketa bat garatzen ari da.
Irakaskuntza arloari dagokionez, Gizarte Langintza graduko eskolez gain, Subiranotasuna Europako Herrietan master ofíziala koordinatzen du, eta eskolak ematen ditu bertan. Beronen aurretik Euskal Nazionalismoa XXI. mendean master ofíziala ere koordinatu zuen. Gizartea, Politika eta Kultura Doktorego Programan ere ari da, eta hainbat tesi zuzendu ditu.
Eusko Ikaskuntzako kidea da, eta Gizarte arloko proiektuak koordinatu ditu bertan.