Gaia

XSLaren edukia

Identitatea, subiranotasuna eta lurraldetasuna: hizkuntza eta kultura Euskal Herrian

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Gizarteen egituraketan faktore osagarriak diren hizkuntza eta kultura aztertu nahi dira ikasgai honetan. Europaren inguruabarrean, hizkuntza ezberdinek eta, hauen baitan, hizkuntza gutxituek daukaten estatusa,besteak beste, beti ere, lurraldetasunaren eta subiranotasunaren gertakariei lotuta. Ahantzi gabe, noski, hizkuntza bakoitzean industrial kulturalek daukaten erreprodukzio eta igorpen ahalmena. Bide batez, hizkuntza eta kultura ezberdinek sortarazten dituzten fenemeno partikularrek piztuko dute interesa, hala nola, arteak, musikak edo literaturak.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
ITURRIOTZ LAUZIRIKA, ANDEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaSoziologiaander.iturriotz@ehu.eus
MANTEROLA ISPIZUA, ISMAELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaArtearen Historiaismael.manterola@ehu.eus
ZUBIRI ESNAOLA, HARKAITZEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaHizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaharkaitz.zubiri@ehu.eus
SARRIONANDIA URIBELARREA, JOSEBAESCRITORBesteakDoktorea

Gaitasunak

IzenaPisua
Ezagutza-corpus anitz bat ezagutarazi eta baliarazi, ahalbidetu nahi baita identitateak, subirautzak eta lurraldetasunak daukaten konplexutasunaren ulerkuntza, soziologikoki, kulturaren eta hizkuntzaren esparruetan, eta geopolitika baten barruan, Europan zein Euskal Herrian.20.0 %
Kalitatezko ikerketa egitasmoak diseinatu eta burutu, neurri metodologiko, teoriko zein enpirikoan, Euskal Herriaren identitatearen zein kultur- eta hizkuntza-subirautzaren esparruan.20.0 %
Soziolinguistika, kulturaren soziologia, artea eta literatura bezalako diziplinetan lortu diren ezagutzak integratu analisietan, eta aplikatu, hala, Europako herrien kulturen azterketa konparagarri batean, nola, Euskal Herriko kulturaren eta hizkuntzaren kasuan-kasuko azterketetan.20.0 %
Hausnarketa teoriko bati eragin, Euskal Herriaren subirautza-eraikuntzari buruz garatu diren analisien berrikusketa kritiko bat egite aldera, beti ere, hizkuntza eta kulturaren arloan.20.0 %
Molde eraginkorrez komunikatu, bai zientzia-komunitateari, zein jendarteari, hizkuntza, kultura eta botereari buruz, subirautza-eraikuntza prozesuak jardunean dituzten komunitate gutxituen inguruabarrean burutu diren ikerketetan atera diren ondorioak20.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala4060100
Mintegia203050
Gelako p.203050

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpen teorikoak40.048 %
Irakurketak54.00 %
Jarduera gainbegiratuak66.00 %
Kasu praktikoen ebazpena40.052 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea40.0 % 60.0 %
Portafolioa60.0 % 40.0 %

Irakasgai-zerrenda

GAITEGIA - IDENTITATEA, SUBIRANOTASUNA ETA LURRALDETASUNA: HIZKUNTZA ETA KULTURA EUSKAL HERRIAN ETA EUROPAN



1-Hizkuntza, lurraldetasuna eta subirautza hizkuntza-egitura globalean.

Gaur egungo hizkuntza-egitura globalaren eraikuntza azterketuko da eta beronek duen eragina Europako komunitate gutxituen hizkuntza-subirautzan.



2-Euskararen aldeko ekintza kolektiboa, Euskal Herriaren eraldaketa eta berrikuntzarako laborategi bezala.

Hizkuntzaren aldeko euskal mugimenduaren bilakaera aztertuko da eta, halaber, beronek gaur egun daukan jarduera kolektiboa, euskal kulturaren subiranotasunaren eta identitatearen berreraikuntza eta berregituraketa laborategi den heinean.



3-Hizkuntza, kultura eta boterea. Diglosiaren eraginak hizkuntza gutxitu baten kultur-jardueretan.

Hizkuntzaren, kulturaren eta boterearen arteko harremana aztertuko da eta, halaber, hizkuntza eta nazio gutxituen jarduera linguistiko zein kulturaletan daukan zeresana.



4-Euskal kultura, artea eta nazionalismoa. Euskal Herriko artearen igorpenak dauzkan alderdi eta tolesdura itzaltsuak.

Mogimendu artistikoak euskal nazionalismoarekin izan duten harremanaren azterketa.



5-Euskal literaturaren irakurketa berriak: gatazka(k), generoa(k) eta gorputza(k).

Literaturak nazionalismoarekin eta feminismoarekin dauzkan harremanen azterketa, beti ere, euskarazko literaturaren esparruan.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

- Iturriotz, Ander (2010): ¿Azurmendi edo konkretutasuna¿. HEGATS 45, 85-162.



- Larrinaga, Ane (2017): ¿Euskararen aldeko mugimenduaren bilakaera. Interpretaziorako proposamen bat¿. Anuario de Eusko Folklore-Eusko Folklore Urtekaria 51, 2015-2017. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa, 55-88-



- Manterola, Ismael & Barcenilla, Haizea (2017) ¿Arte kritika Euskal Herrian azken 30 urteetan¿. RIEV 61, 286-321.



- Retolaza, Iratxe, Kortazar & Jon (2018): Egungo euskal eleberriaren historia. UPV/EHU Argitalpen Zerbitzua.



-Zubiri, Harkaitz (2013): ¿Euskal literaturaren irakurleak zenbat eta nolakoak diren aztergai. Soziolinguistikako datuetatik eta irakurketa-ohiturei buruzko ikerketetatik abiatuta¿. UZTARO, 87.

Oinarrizko bibliografia

- Arzoz, Xabier (ed.) (2008): Respecting Linguistic Diversity in the European Union. Amsterdam, The Netherlands/ Philadelphia, Pennsylvania: John Benjamins.

- Arzoz, Xabier (2012): Bilingual education in the legal context. Group rights, state policies and globalization. Leiden, Boston: Martinus Neijhoff.

- Baggioni, Daniel (1997): Langues et nations en Europe. Paris : ÉditionsPayot & Rivages.

- Coupland, Nikolas (ed.) (2010): The Handbook of Language and Globalization. Chichester: Whiley-Blackwell.

- De Swaan, Abram (2001): Words of the world. The global language system. Malden: Polity Press.

- Fairclough, Norman (2006): Language and globalization. London: Routledge.

-Iturriotz, Ander (2013): Mirande, faxistak eta filosofoak. HEGATS 50, 57-212.

- Larrinaga, Ane (2018): ¿Los movimientos sociales como contextos emocionales. El impulso emocional en el movimiento lingüístico vasco¿. Athenea Digital 18(1), 319-347.

-Larrinaga, Ane (2017): ¿Emozioak ekintza kolektiboan. Emoziozko testuinguruaren bilakaera euskararen aldeko mugimenduan¿. GOGOA 16, 57-84.

- Larrinaga, Ane (2017): ¿L¿enseignement du Basque et en Basque dans la Communauté Autonome Basque¿. Cahiers Internationaux de Sociolinguistique 2017/1, nº 11, 83-106.

- Larrinaga, Ane & Amurrio, Mila (2016): ¿The Ethnolinguistic Movement and Linguistic Self-determination in Euskara¿, in Pedro Ibarra Güell and Ashild Koläs (ed.), Basque Nationhood. Towards a democratic Scenario. Bern: Peter Lang, 83-119.

- Larrinaga, Ane (2012): ¿Culture in state-building: the state as symbolic project¿, in VVAA, Towards a Basque State. Citizenship and Culture. Bilbo. IparHegoa Foundation, UEU.

- Manterola, Ismael (2017): Maite ditut maite. Transmisioa XX. Mendeko Euskal Herriko artean. Edo Argitaletxea.

- Marten, Heiko F., Riebler, Michael, Saarakivi, Janne & Toivanen Reetta (ed.) (2015): Cultural and Linguistic Minorities in the Russian Federation and the European Union. Comparative Studies on Equality and Diversity. New York, London: Springer.

- Vila i Moreno, Francesc Xavier (2012): Survival and development of language communities. Prospects and challenges. Clevedon: Multilingual Matters.

-Zubiri, Harkaitz (2010): ¿El euskera y el consumo cultural¿, in VVAA, Kultura 08-09. Los hábitos y prácticas culturales de la población vasca. Vitoria-Gasteiz: Gobierno Vasco.

Aldizkariak

UZTARO. Giza eta gizarte zientzien aldizkaria



JAKIN



BAT. Soziolinguistika aldizkaria



RIEV. Revista Internacional de Estudios Vascos



HEGATS. Literatur aldizkaria



EGAN. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea







Estekak

Udako Euskal Unibertsitatea: http://www.ueu.eus/



JAKIN: https://www.jakin.eus/



Soziolinguistika klusterra: http://www.soziolinguistika.eus/



Euskaltzaleen Topagunea: http://topagunea.eus/



Literaturaren zubitegia: http://zubitegia.armiarma.eus/



Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak