Gaia

XSLaren edukia

Euskal gizartea: aniztasuna eta kohesioa. Nazioari buruzko eztabaida Europan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Euskara

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Nationalism Studies delakoetatik abiatuz, irakasgai honetan Euskal Herriko gizartearen azterketa egiteko gakoak identifikatzen dira. Horretarako, nazioari buruzko ikuspegi teorikoekin batera, aniztasuna, migrazioa, subiranotasuna nahiz herritartasunari buruzko egungo debateak aztertzen dira.

Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
IRAOLA ARRETXE, IKEREuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaSoziologiaiker.iraola@ehu.eus
ODRIOZOLA IRIZAR, ONINTZAEuskal Herriko UnibertsitateaLan Kontratudun Bitarteko IrakasleaDoktoreaElebidunaGizarte Zientzien Didaktikaonintza.odriozola@ehu.eus
ZABALO BILBAO, JULIAN ANGELEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaGizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuakjulen.zabalo@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Nazionalismoak Europako testuinguruan ikertzeko erabiltzen diren gerturatze teoriko nagusiak identifikatu..33.0 %
Euskal nazionalismoaren bilakaera eta berau azaltzen duten teoria nagusiak ezagutu.33.0 %
Euskal Herriko gizarte errealitatea, Europako testuinguruaren baitan, modu konparatiboan aztertu ahal izateko ezagutzak aplikatu.33.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala2537.562.5
Mintegia12.518.831.2
Gelako p.12.518.831.2

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpen teorikoak24.048 %
Irakurketak35.00 %
Jarduera gainbegiratuak40.00 %
Kasu praktikoen ebazpena26.052 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea40.0 % 60.0 %
Portafolioa60.0 % 40.0 %

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

EHUko araudiaren arabera (Unibertsitateko masterretako ikasleen jarraitzeko arauak, 2. artikulua) ikasleak lau deialdi izango ditu irakasgai bakoitzean, ikasture bakoitzena bi alegia. Lehen deialdia ohiko deialdia izango da, eta gainontzekoak ez ohikoak.

Ikasleak uko egin ahal izango dio deialdi bakoitzari. Ukoa idatziz adierazi beharko dio dagokion irakasleari, irakasgaiaren irakaskuntza aldia amaitu baino lehen. Uko eginez gero, deialdia ez da kontuan hartuko.

Ohiko deialdian bi oinarri izango ditu ebaluazioak: bertaratzea eta parte-hartzea; eta portafolioa.



BERTARATZEA ETA PARTE HARTZEA

Ikasleak ikastaroko jardueretan izan duen partehartzea baloratuko da: saio presentzialetara etorri izana, plataforma birtualeko jardueretan (foroak, materialen erabilera) parte hartu izana, agindutako ariketak egin izana, eta abar.

Irizpide honen arabera, kalifikazioaren % 40 lortuko da.



PORTAFOLIOA

Ikastaroko jardueretan egindako ariketa guztiak bilduko ditu portafolioak: lan idatziak, aurkezpenak, foroetako partehartzeak, e.a.

Portafolioan bi alderdi ebaluatuko dira:

-Ariketen edukiaren kalitatea: gogoetaren sakontasuna, koherentzia eta logika, oinarri teorikoa, sintesi ahalmena, eta abar.

-Ariketen aurkezpen formala: hizkuntzaren zuzentasun eta argitasuna, erabilitako baliabideen egokitasuna, egitekoak garaiz egitea, eta abar.

Irizpide honen arabera, kalifikazioaren % 60 lortuko da.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ez ohiko deialdietan, ikaslelak ikastaroko portafolioa osatu beharko du. Jarduerak jadanik errepikatzerik ez dagoen kasuetan (adibidez foroetako ekarpenak, taldea jadanik desegin egin delako) irakasleak zeregin osagarriak ezarriko ditu, portafolioa osatzeko.

Portafolioa aurreko atalean azaldutako irizpideen arabera ebaluatua izango da. Ebaluazio honek kalifikazioaren % 100 osatuko du.

Irakasgai-zerrenda

1. Nazioari eta nazionalismoari buruzko teoriak

2. Euskal nazioaren eraikuntza-ereduak

3. Nazionalismoak eta bestetasuna: migrazioen auzia

4. Abertzaletasuna eta immigrazioa Euskal Herrian

5. Gizartea: nazio identitateak eta gatazkak

6. Subiranotasunak eta euskal estatua

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

-Zabalo, Julen, Ane Larrinaga, Iker Iraola, Mikel Saratxo, Mila Amurrio, Arkaitz Fullaondo, Txoli Mateos and Uxoa Anduaga (2016): Euskal Estatua irudikatzen. Euskal Estatuaren aurreko iritziak eta jarrerak Euskal Herrian: Bilbo: Ipar Hegoa / Parte Hartuz.

Oinarrizko bibliografia

-Núñez Seixas, Xosé M. (1998): Movimientos nacionalistas en Europa. Siglo XX. Madrid: Síntesis.

-Triandafyllidou, Anna (2003): Immigrants and National Identity in Europe. London: Routledge.

-Zabalo, Julen, Onintza Odriozola (2017): The Importance of Historical Context: A New Discourse on the Nation in Basque Nationalism? Nationalism and Ethnic Politics, 23 (2): 134-154.

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Baxok, Erramun et al. (2006): Identidad y cultura vascas a comienzos del siglo XXI. Donostia: Eusko Ikaskuntza.



-Billig, Michael (1995): Banal Nationalism. London: Sage.



-Conversi, Daniele (1997): The Basques, the Catalans and Spain. Alternative Routes to Nationalist Mobilisation. London: Hurst & Co.



-Iraola, Iker (2014): Abertzaletasunaren bilakaera espainiar immigrazioarekiko: erreakziotik integraziora, Uztaro (90): 99-119.



-Zabalo, Julen, Txoli Mateos, Iker Iraola (2013): Conflicting nationalist traditions and immigration: the Basque case from 1950 to 1980, Nations and nationalism, 19 (3): 513-531.







Aldizkariak

Nations and Nationalism



Journal of Ethnic and Migration Studies



National Identities



Jakin



Uztaro: giza eta gizarte zientzien aldizkaria



Estekak

Ikuspegi EAEko immigrazio behatokia: http://www.ikuspegi.eus



Gaindegia: http://www.gaindegia.eus/



H-Nationalism: https://networks.h-net.org/h-nationalism



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak