Irakasleak
EDURNE MARTINEZ MORENO
- Ezagutza arloa
- Gizarte Psikologia
- Saila
- Gizarte Psikologia
- Ikastegia
- Psikologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- edurne.martinez@ehu.eus
Edurne Martínez Moreno Doktorea: 2012tik Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle agregatua.
Psikologian lizentziatuan (2003an) UPV/EHUn eta Erakunde eta Lanaren Psikologian doktorea (2012an) Universitat de Valèncian europar eta kalitate aipamenarekin. Tesiak sari berezi irabazia zuen (2013-2014).
Honako irakasgai hauek ematen ditu: Erakundeen eta Lanaren Psikologia, Giza Baliabideen Psikologia eta Practicumerako Sarrera Psikologia Graduan eta Erakundeetako Talde presentzialak eta Birtualak eta Pertsonen Kudeaketa moduluak Erakundeen Psikologia eta Esku-hartze Psikosoziala masterrean. 6 ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta horietako batean ikertzaile nagusia izan da. Espainiako eta nazioarteko hainbat kongresuetan parte hartu du eta argitalpen ugari ditu. Ikerketa-egonaldiak egin ditu Delft University of Technology eta North Carolina State Universityn. Garatu dituen ikerketa-ildoei dagokienez, honako hauek nabarmendu behar dira: lantaldeen azterketa, haien lidergoa eta horien eraginkortasunerako eta berrikuntzarako entrenamendu-tekniken garapena; eta, maila aplikatuan, erakundeetan berrikuntza-taldeak sustatzea, antolaketa-garapenerako tresna gisa. Gaur egun, E-hautaketa eta Diskriminazio Anizkoitza: Aukerak Berdintzeko Ikuspegia proiektua zuzentzen du.