Gaia
Diseinuak eta Datu Analisi Estrategiak Psikologiako Ikerkuntzarako
Gaiari buruzko datu orokorrak
- Modalitatea
- Ikasgelakoa
- Hizkuntza
- Gaztelania
Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua
Irakasgai honen edukien bidez, doktoregaiek Gizarte eta Osasun Zientzien arloan ikerketa esperimentalak, kuasiesperimentalak eta ez-esperimentalak diseinatzeko eta egiteko ezagutzak eta trebetasunak eskuratuko dituzte. Era berean, ikerketa horietatik ateratako datuak aztertzeko estrategia egokiak erabiltzen erakutsi nahi zaie. Amaitzeko, ezagutzak eman nahi zaizkie honako gai hauen inguruan: hipotesi nuluaren esanahi probaren aurrean dauden aukera nagusiak, American Psychological Association-en Task Force on Statistical Inference-ren gomendioak, eta adierazle alternatibo/osagarrien kalkulua.Halaber, psikologiako ikerketa prozesuan aintzat hartu beharreko oinarrizko alderdiak azaltzen dira, ikerketaren eta lortutako emaitzen balioaren ebidentzia erakusten laguntzen dutenak. Era berean, doktorego tesi bat eta artikulu zientifiko bat prestatzeko eta idazteko gomendioak ematen dira.
Ikerketa esperimentalak, kuasiesperimentalak eta ez-esperimentalak diseinatzen eta egiten jakitea Gizarte eta Osasun Zientzien Arloan.
Helburuak, hipotesiak, diseinua eta datuen analisirako estrategiak harremanetan jartzeko gai izatea.
Psikologiaren arloko ikuspegi metodologikoak eta analisi mailak bereizteko gai izatea.
Irakasleak
Izena | Erakundea | Kategoria | Doktorea | Irakaskuntza-profila | Arloa | Helbide elektronikoa |
---|---|---|---|---|---|---|
ALIRI LAZCANO, JONE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Agregatua | Doktorea | Elebiduna | Zientzien eta Portaeraren Metodologia | jone.aliri@ehu.eus |
BALLUERKA LASA, MIREN NEKANE | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebiduna | Zientzien eta Portaeraren Metodologia | nekane.balluerka@ehu.eus |
GOROSTIAGA MANTEROLA, MARIA ARANZAZU | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Osoa | Doktorea | Elebiduna | Zientzien eta Portaeraren Metodologia | arantxa.gorostiaga@ehu.eus |
IBABE EROSTARBE, MARIA IZASCUN | Euskal Herriko Unibertsitatea | Irakaslego Osoa | Doktorea | Elebiduna | Zientzien eta Portaeraren Metodologia | izaskun.ibabe@ehu.eus |
VERGARA IRAETA, ANA ISABEL | Euskal Herriko Unibertsitatea | Unibertsitateko Katedraduna | Doktorea | Elebakarra | Zientzien eta Portaeraren Metodologia | ana.vergara@ehu.eus |
Gaitasunak
Izena | Pisua |
---|---|
Ikerketa esperimentalak, ia-esperimentalak eta ez-esperimentalak diseinatzen eta egiten jakitea Gizarte eta Osasun Zientzien Arloan. | 50.0 % |
Helburuak, hipotesiak, diseinua eta datuen analisirako estrategiak harremanetan jartzeko gai izatea. | 25.0 % |
Helburuak, hipotesiak, diseinua eta datuen analisirako estrategiak harremanetan jartzeko gai izatea. | 25.0 % |
Irakaskuntza motak
Mota | Ikasgelako orduak | Ikasgelaz kanpoko orduak | Orduak guztira |
---|---|---|---|
Gelako p. | 20 | 30 | 50 |
Ordenagailuko p. | 40 | 60 | 100 |
Irakaskuntza motak
Izena | Orduak | Ikasgelako orduen ehunekoa |
---|---|---|
Ariketak | 30.0 | 100 % |
Azalpenezko eskolak | 20.0 | 100 % |
Gai bat idatziz garatzea | 90.0 | 0 % |
Proiektuen aurkezpena eta defentsa | 10.0 | 100 % |
Ebaluazio-sistemak
Izena | Gutxieneko ponderazioa | Gehieneko ponderazioa |
---|---|---|
Azalpenak | 40.0 % | 60.0 % |
Epaimahaiak lan idatzia baloratzea | 40.0 % | 60.0 % |
Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak
Ikerketa helburuak ezarriLan hipotesiak adierazi
Atzerriko hizkuntzan lan egin
Ikerketa idatziz aurkeztu
Taldean lan egin
Literatura errebisioa egin
Literatura kudeatu eta laburtu
Ikerketa bat diseinatu
Informazioak aztertu
Emaitzak interpretatu
Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Ebaluazio jarraia (%80ko bertaratzea). Ebaluazio aktibitateak:-Portafolioa (kalifikazioaren %50). Taldeko lan bat da, kasu praktikoen analisia biltzen duena, eta moduluaren saioetan egindako jarduerei lotuta dago.
-Banakako proba (kalifikazioaren %50). Banakako proba bat da, eta moduluan emandako edukiei eta portafolioan egindako jarduerari buruzko galdera irekiak eta laburrak egiten dira.
Argibideak (hala behar bada): irakasgaia gainditzeko bi zatiak gainditu behar dira.
Bukaerako ebaluazioa
Klaseetara bertaratu ezin diren ikasleei zuzendua. Ebaluazio aktibitateak:
-Banakako proba bat (kalifikazioaren %50). Banakako proba bat da, eta moduluan emandako edukiei buruzko galdera irekiak eta laburrak egiten dira.
-Proba ordenagailuetan (kalifikazioaren %50). Ariketa praktiko bat ebatzi behar da, non datuak sartu eta analizatu, eta emaitzak idatzi eta interpretatu behar baitira.
Irakasgaia gainditzeko bi zatiak gainditu behar dira.
Ikaslegoak ebaluaziorako lau deialdi ditu, hau da, ikasturte bakoitzeko bi. Ikaslegoak ebaluazio deialdiari uko egin diezaioke, eta horrek esan nahi du ez dela zenbatuko. Ikaslegoak irakasgaiko koordinatzaileari jakinarazi beharko dio uko egiteko bere erabakia, ebaluazio ofizialaren data baino aste bat lehenago.
Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea
Bukaerako ebaluazioaEbaluazio aktibitateak:
-Banakako proba bat (kalifikazioaren %50). Banakako proba bat da, eta moduluan emandako edukiei buruzko galdera irekiak eta laburrak egiten dira.
-Proba ordenagailuetan (kalifikazioaren %50). Ariketa praktiko bat ebatzi behar da, non datuak sartu eta analizatu, eta emaitzak idatzi eta interpretatu behar baitira.
Irakasgaia gainditzeko bi zatiak gainditu behar dira.
Irakasgai-zerrenda
1.Gaia: Ikerkuntzaren oinarriak1. Ikerkuntzarako ikuspuntuak
2. Ikerkuntzarako ikuspegiak vs. Ikerketa metodoak
3. Ikerkuntza prozesua
3.1. Aldez aurreko kontuak
3.2. Ikerkuntzaren definizio metodologikoa
3.3. Ikerkuntzarako baldintzak
3.4. Ikerkuntzaren etika
4. Artikulu zientifiko baten eta edo tesi baten idazkera
2. Gaia: Diseinu ez esperimentalak eta diseinu horiekin lotuta dauden datuen analisirako estrategiak
1. Diseinu selektiboak: Tipologia eta ezaugarriak
1.1. Inkesta diseinuak
1.2. Ex post facto diseinuak edo konparatiboak
2. Behaketa diseinuak
3. Gaia: Diseinu ia-esperimentalak eta diseinu horiekin lotuta dauden datuen analisirako estrategiak
1. Ez zorizkoa eta ezezaguna den esleipen araua duten diseinuak
2. Zorizkoa ez den baina ezaguna den esleipen araua duten diseinuak
3. Erregresio eredutik egindako kobariantza analisia: aukera analitiko ezberdinak, efektuaren tamainaren kalkulua, indarraren analisia
4. Gaia: Diseinu esperimentalak eta diseinu horiekin lotuta dauden datuen analisirako estrategiak
1. Zorizko diseinu esperimentalak
2. Errore bariantza murrizten duten diseinu esperimentalak
3. Neurri errepikatuak dituzten diseinu esperimentalak
4. Diseinu konduktuala edo subjektu barneko erreplikaziozkoa
5. Analisi estatistikoa eta datuen interpretazioa hobetzeko proposamen berriak: hipotesi nuluaren esanguratsutasun froga beste aukeren aurrean.
Bibliografia
Oinarrizko bibliografia
Anguera, M.T., Arnau, J., Ato, M., Martínez, R., Pascual, J. y Vallejo, G. (1995). Métodos de investigación en psicología. Madrid: Síntesis. (Signatura: O-159.9.07)Balluerka, N. y Vergara, A.I. (2002). Diseños de investigación experimental en psicología. Madrid: Prentice-Hall. (Signatura: O-159.9.07 DIS)
Blaxter, L., Hughes, C. y Tight, M. (2008). Cómo se investiga. Barcelona: Graó, Crítica y Fundamentos. (Signatura: 001.81 BLA-2)
Field, A. (2009). Discovering statistics using SPSS (3rd Edition). London: Sage.
Fontes, S., García, C., Garriga, A. J., Pérez-Llantada, M. C. y Sarriá, E. (Eds.) (2001). Diseños de investigación en Psicología. Madrid: UNED.
Gehiago sakontzeko bibliografia
APA Publications and Communications Board Working Group on Journal Article Reporting Standards (2008). Reporting Standards for Research in Psychology. Why Do We Need Them? What Might They Be? American Psychologist, 63, 839-851.Balluerka, N. (1999). Planificación de la investigación. La validez del diseño. Salamanca: Amarú. (Signatura: 001.8).
Hair, J.F., Anderson, R.E., Tatham, R.L. y Black, W. (1999) Análisis Multivariante de Datos. 5ª Edición. Madrid: Prentice Hall. (Signatura: 519.237)
Pardo, A. y Ruiz, M.A. (2002). SPSS 11. Guía para el análisis de datos. Madrid: McGraw Hill. (Signatura: 681.3.06SPSS SPS)
Wilkinson, L. and the Task Force on Statistical Inference (1999). Statistical methods in psychology journals. Guidelines and explanations. American Psychologist, 54, 594-604.
Estekak
Asociación Española de Metodología de las Ciencias del Comportamiento (AEMCCO). España. http://www.aemcco.org/European Association of Methodology (EAM). Jena. Germany. http://www.eam-online.org/
American Psychological Association (A.P.A.). Washington, DC, USA. http://www.apa.org/
Consejo Superior de Investigaciones Científicas (C.S.I.C.). España. http://www.csic.es/
Consejo General de la Psicología. Madrid, España. http://www.cop.es/
Concepts and Applications of Inferential Statistics. Lowry, R. Vassar College Poughkeepsie, NY, USA. http://vassarstats.net/textbook/
MacTutor History of Mathematics Archive. O’Connor, J.J. y Robertson, E.F. School of Mathematics and Statistics. University of St Andrews. Scotland. https://mathshistory.st-andrews.ac.uk/
Rice Virtual Lab in Statistics: Lane, D.M. http://onlinestatbook.com/rvls.html Proporciona un manual on-line de estadística, así como simulaciones, demostraciones y herramientas estadísticas.
Applied social research and evaluation website. Trochim, W.K. https://billtrochim.net/