Gaia

XSLaren edukia

Eskuhartzeko programen balioespena testuinguru kliniko eta hezkuntzakoetan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Ikasgelakoa
Hizkuntza
Gaztelania

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honen helburua da ezagutza teorikoak eta praktikoak ematea ikasleei, gai izan daitezen esku hartze programak diseinatu, aplikatu eta ebaluatzeko osasunaren eta hezkuntzaren testuinguruan. Horretarako, lehenik eta behin, oinarrizko prestakuntza jasoko dute arlo klinikoan eta osasunarenean esku hartzeko programen diseinu eta ebaluazioari lotutako oinarri kontzeptual eta metodologikoei buruz. Ondoren, programen diseinu (premien azterketa, programaren teoriaren garapena, esku hartzearen helburuak eta diseinua), inplementazio (kontzeptualizazioa, lagina, prozedura) eta ebaluazioaren (etika, ebaluazio metodologia, datuen analisia, emaitzen eztabaida eta orokortzea) oinarrizko dimentsioei buruzko prestakuntza zabal eta xehea eskaintzeko helburuaz, aurkeztu egingo dira, zeharkakotasunez, psikologia-hezkuntza arloko hainbat programa, ebidentzia enpirikoa izan dutenak edo pertsonen ongizatea hobetzeko emaitza itxaropentsuak izan dituztenak.

Gaitasunak

IzenaPisua
Esku hartzeak edo tratamenduak diseinatzen ikastea eta gai izatea esku hartzeak edo tratamenduak ebaluatzeko teknikak edo tresnak hautatu eta diseinatzeko. Sistematizatu beharreko esku hartzea bakarkakoa edo taldekakoa izan daiteke, izaera klinikoa edo psikologia-hezkuntza arlokoa izan dezake, edo haurrentzat, nerabeentzat edo helduentzat plantea daiteke50.0 %
Gai izatea ikerketa bat diseinatzeko, eta esku hartzeak edo tratamenduak ebaluatzeko azterlan enpirikoa zehazteko, esku hartzeen eraginkortasuna baloratzeko helburuaz: egungo literaturaren ezagutzan oinarritutako helburuak eta hipotesiak, ikerketaren diseinua eta prozedura, ebaluazio, esku hartze edo programa tresnak, datuen analisia, etab.50.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala253560
Mintegia253560
Gelako p.102030

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Azalpenezko eskolak25.0100 %
Irakurketa eta analisi praktikoak90.00 %
Lanak aztertzea eta horiei buruz eztabaidatzea25.0100 %
Proiektuen aurkezpena eta defentsa10.0100 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Banakako eta/edo taldeko lana, entsegua80.0 % 20.0 %
Lan praktikoak20.0 % 20.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Literatura errebisioa egin

Literatura kudeatu eta laburtu

Ikerketa helburuak ezarri

Lan hipotesiak adierazi

Ikerketa bat diseinatu

Informazioak aztertu

Atzerriko hizkuntzan lan egin

Ikerketa ahoz aurkeztu

Ikerketa idatziz aurkeztu

Taldean lan egin

Emaitzak interpretatu

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiaren etengabeko ebaluazioak bi proba ditu. Alde batetik, ikasleek lan bat egingo dute, eduki teorikoak ebaluatzeko. Irakasgaiaren notaren % 80 izango da. Gainera, irakasgaiaren irakaskuntza praktikoari lotutako lanak egin beharko dituzte. Lanak baloratzean, kontuan hartuko dira haien forma eta edukia. Irakasgaiaren notaren % 20 izango dira. Proba hauek, osasun-baldintzen egoeraren arabera, presentzialki ala ez presentzialki egin ahal izango dira, egun berean izango direla. Ez-presentzialaki egin behar izatekotan, e-Gela bidez egingo dira eta entregatzeko gune bat prestatuko da horretarako. COVID19 izurritea dela eta bertaratze gabeko ebaluazioa beharrezkoa balitz, ebaluazio jarraian ezarrita dauden portzentaiak mantenduko dira. Halere, lan guztiak, ebaluazio frogak eta aurkezpenak modu birtualean egingo dira (Egela, BBC Collaborate eta bestelakoak)



Ikasleek lau ebaluazio deialdi izango dituzte; hau da, bi, ikasturte bakoitzeko. Ikasleek ebaluazio deialdiari uko egin diezaiokete, eta horrela ez zaie zenbatuko. Ikasleek uko egitearen erabakia jakinaraziko diote irakasgaiaren koordinatzaileari, ebaluazio ofiziala egin baino astebete lehenago.

Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiko ikasleak hirugarren, laugarren edo salbuespenezko deialdian daudenean, epaimahai bat eratuko da, horretarako ezarritako arauen arabera. Irakasgaiaren lau deialdiak agortzen direnean, ikasleek salbuespenezko deialdi bat eskatu ahal izango dute, UPV/EHUko errektoreari igorritako idatzi baten bidez.

Irakasgai-zerrenda

1. Gaia. Oinarri kontzeptualak eta metodologikoak esku-hartze programen diseinu eta ebaluazioan.



2. Gaia. Animaliek lagundutako esku-hartzeak osasunaren eta gizarte-hezkuntzaren esku-hartzeetan.



3. Gaia. Jokoan oinarritutako programaren ikerketa haurtzaroko fobia espezifikoak tratatzeko.



4. Gaia. Nerabeenganako garapen sozioemozionala sustatzeko esku-hartze psikologikoaren programen ikerkuntza.



5. Gaia. Familiaren ongizate psikologikoaren eremuan esku-hartzeko programen ikerkuntza.



6. Gaia. Jolas librearen aplikazioak klinika eta hezkuntza .



7. Gaia. Haurtzaroan Mindfulness bidezko esku-hartze programak.

Bibliografia

Oinarrizko bibliografia

Anguera, M. T. A., Chacón, S. y Villaseñor, Á. B. (Eds.). (2008). Evaluación de programas sociales y sanitarios: un abordaje metodológico. Síntesis.

Garrido-Fernández, M., Marcos-Sierra, J.A., López-Jiménez, A., & Ochoa de Alda, I. (2016). Multi-family therapy with reflecting team: A preliminary study on efficacy among opiate addicts in methadone maintenance treatment. Journal Of Marital and Family Therapy, 1-14.

Méndez, F. X. (2013). Miedos y temores en la infancia: Ayudar a los niños a superarlos. Madrid: Pirámide.

Muela, A., Balluerka, N., Amiano, N., Caldentey, M. y Aliri, J. (2017). Animal-assisted psychotherapy for young people with behavioural problems in residential care. Clinical Psychology & Psychotherapy, 24, 1485-1494.

O´Connor, K., Schaefer, C., y Braverman, L. (2017). Manual de Terapia de Juego. John Wiley & Sons, Inc.

Osma, J.J. (Coord.) (2019). Aplicaciones del protocolo unificado para el tratamiento transdiagnóstico de la disregulación emocional. Alianza.

Peralta, I. (Coord.) (2019). Un villano llamado estrés. Pirámide.

Aldizkariak

Anales de Psicología



Ansiedad y Estrés



Clínica y Salud



Intervención Psicosocial



Revista Argentina de Clínica Psicológica



Revista de Psicopatología y Psicología Clínica



Revista de Psicoterapia



Applied Psychology: An International Review



British Journal of Clinical Psychology



Behaviour Research and Therapy



Cognitive Therapy and Research



Families, Systems and Health



International Journal of Clinical and Health Psychology



Journal of Applied Behavior Analysis



Journal of Behavior Therapy and Experimental Psychiatry



Journal of Consulting and Clinical Psychology



Psicothema



Estekak

• American Evaluation Association http://www.eval.org/



• Center for Disease Control and Prevention https://www.cdc.gov/eval/guide/introduction/index.htm



• Joint Committee On Standards For Educational Evaluation http://www.jcsee.org/



• Organización Mundial de la Salud http://www.who.int/



• Treatment that works. Oxford Clinical Psychology http://oxfordclinicalpsych.com/page/307/



• Therapy Advisor http://therapyadvisor.com/Default.aspx



• Washington State Institute for Public Policy (WSIPP) https://www.wsipp.wa.gov/



XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak