Irakasleak

XSLaren edukia

JOANA JAUREGUIZAR ALBONIGA-MAYOR

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
joana.jauregizar@ehu.eus

Joana Jaureguizar irakasle agregatua da Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia Sailean. Psikologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean (1998), Psikopedagogian lizentziatua UNEDen (2004) eta Psikologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (2002). Bi ikerketa-seiurteko ditu. Ikerketa-ildoak haurtzaroko eta nerabezaroko arazo emozionalei eta jokabide-arazoei buruzkoak izan dira: haurren depresioari eta nerabeen indarkeriazko jokabideei buruzkoak (gurasoen aurkako indarkeria , berdinen arteko eta irakasleen aurkako indarkeria eta bikote gazteen indarkeria) eta Internet eta sare soziales erabilera desegokiaren ondorioak. 21 ikerketa-proiektutan parte hartu du, PSIDES ikertaldearen ikerlari nagusia, 51 artikuluren egilea da (31 WOSen indexatuta, horietatik 20 Q1-Q2 aldizkarietan), 5 liburu eta 14 liburu-kapitulu. Hiru doktorautza tesi zuzendu ditu (bat nazioarteakoa). Bi ikerketa-egonaldi egin ditu New Hampshireko Unibertsitatean, AEBetan.

Irakaskuntzako 6 berrikuntza-proiektutan parte hartu du (bitan zuzendari gisa), eta bikain kalifikazioa lortu zuen aurkeztu zen UPV/EHUko Docentiaz deialdi bietan.

Irakaskuntzako Ebaluazio Zerbitzuko (Kalitate eta Irakaskuntza Berrikuntzako Errektoreordetza) zuzendaria izan da, eta gaur egun UPV/EHUko Psikodidaktika Masterreko arduraduna da.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak