Irakasleak

XSLaren edukia

INGE AXPE SAEZ

Ezagutza arloa
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Saila
Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikastegia
BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA
Posta elektronikoa
inge.axpe@ehu.eus

Bilboko Hezkuntza Fakultateko (BHF) irakasle agregatua (Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia Saila). Psikologian lizentziatua eta Haur Hezkuntzan diplomatua, Psikodidaktika doktoretzan aparteko aipamena jasoa. Taldeko Psikoterapia Analitikoan Masterra (OMIE eta Deustuko Unibertsitatea) eta Psikodidaktika Masterrak (UPV / EHU) egin ditu. Bilboko Hezkuntza Fakultateko graduetan irakasten du (Haur Hezkuntza eta Gizarte Hezkuntzan bereziki).

2013/14 ikasturtetik Bilboko azpisaileko koordinatzailea. Bilboko Hezkuntza Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea (2014/15 urtez geroztik), eta hainbat ekitaldietako (biltzarrak eta kongresuak) antolakuntza batzordeko kidea izan da. Ikerkuntza (Nevadako Unibertsitatea, Renon) eta irakaskuntzako egonaldiak (Erasmus +Staff programa) egin ditu. Bere ikerketa gaia auto-kontzeptu fisikoarekin lotuta egon da, gaur egun testuinguruko aldagaiek (kideen, familiaren, irakasleen sostengua) eta aldagai intrapersonalek (autokontzeptua, adimen emozionala, erresilientzia...) egokitzapen eta inplikazioan duten eraginera hedatuz. Psikor ikerketa-taldeko kidea da (2007an Eusko Jaurlaritzak ikerketa-talde gisa aitortutakoa; www.psikor.es), eta nazio mailan (UPV / EHU, MICINN-MINECO) eta nazioarteko (Erasmus +) proiektuetan parte hartu du. Unibertsitateko eremutik kanpo, osasuna sustatzeko eta arriskuen prebentziorako programetan hezitzaile moduan jardun du.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak