Irakasleak
NEREA TOLEDO GANDARIAS
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Proiektuak
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- nerea.toledo@ehu.eus
Nerea Toledo Gandarias doktorea Telekomunikazio Ingeniaria (2007) eta Nazioarteko Doktorea (2012) da. Bere doktorego tesiak Aparteko Doktorego Saria jaso zuen. 2008tik UPV / EHUko irakasle eta ikertzailea da, hasiera batean Elektronika eta Telekomunikazio Sailean eta gero Adierazpen Grafiko eta Ingeniaritza Proiektuen Sailean. 2016az geroztik Nerea saileko idazkari akademikoa da eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Proiektuen Zuzendaritzako Unibertsitate Masterraren arduradura. Irakasle OSOa da eta bi seiurteko ditu.
Nereak I2T taldean garatzen du bere ikerketa (http://i2t.ehu.es/).
Hiru doktorego tesi eta master amaierako proiektu ugari zuzendu ditu. Gaur egun 6 doktorego tesi zuzentzen ari da. Europako, estatuko eta erkidegoko ikerketa proiektuetan parte hartzen du, baita ikerlari nagusi bezala zenbait proiektutan. Gaur egun, ISI WOSen indexatutako 32 argitalpen ditu, 46 SCOPUSen eta h = 9 indizea (18/01/2024).
Nerearen ikerketa lerro nagusiak garraio sistemetako komunikazioak dira, eta zehazki trenbide ingurunean, zibersegurtasunean eta sare eta sare softwarearen paradigma berrietan. Era berean, Nereari adimen artifiziala eta ikaskuntza automatikoa proiektuen kudeaketan bezalako gaiak ere interesatzen zaizkio.