Bere inguru profesionalari eta, oro har, gizarte zientifikoari ezagutza berriak transmititzea ingelesez, ahoz eta idatziz, modu argi eta zehatzean.
Diziplina anitzeko eta nazioarteko proiektuak gidatzea, aukerak eta alternatibak ebaluatuz. Ebaluazio horretan, eraginkortasunari, iraunkortasunari edo gizarte erantzukizunari buruzko gogoetak sartuko dira, eta kontuan hartuko da
hainbat tipologia (administrazioa, enpresak, ikertaldeak, gobernuz kanpoko erakundeak...) eta kulturatako erakundeen
arteko lankidetza.
Proiektuen zuzendaritzan erabili ohi diren teknikak eta tresnak (Irismenaren Kudeaketa, Denbora eta Kostua, Balio Katearen Kudeaketa, Arriskuen eta Ziurgabetasunen Kudeaketa) txertatzeko berezko metodologiak garatzea; eta, horretarako, besteak beste, lidergoari, negoziaziori, diziplina anitzeko taldeetan lana egiteari eta komunikazioari dagozkion trebetasunez baliatzea.
Proiektuen zuzendaritzan oinarrizko alderdiei eta alderdi aurreratuei buruzko ezagutza teorikoak aplikatzea, bibliografia akademikoan jasotako ezagutzak eta artikulu zientifiko berrietan ezagutzera emandakoak barne hartuta.