Gaia

XSLaren edukia

Ikerketa Proiektu-kudeaketan

Gaiari buruzko datu orokorrak

Modalitatea
Bietakoa
Hizkuntza
Ingelesa

Irakasgaiaren azalpena eta testuingurua

Irakasgai honen helburua ikasleei proiektuen kudeaketaren arloko ikerketan erabilitako kontzeptuak eta metodologiak ematea da.

Horrela, ikasleak ikerketarako oinarri eta metodologia ohikoenak ezagutzea lortu nahi da, etorkizunean doktorego-tesia egin dezan, interesekoa izango balitzaio.

Irakasgai hau masterraren ikasketa-planean sartu behar dela uste da; izan ere, ikasleek ikasketa teknikoak (normalean ingeniaritzakoak) eta sektoreko esperientzia profesionala dituzte, baina ez dute zientzia- eta ikerketa-jarduerarekin lotutako ezagutzarik.



Irakasleak

IzenaErakundeaKategoriaDoktoreaIrakaskuntza-profilaArloaHelbide elektronikoa
PORTO GOMEZ, IGONEEuskal Herriko UnibertsitateaProfesorado Ayudante DoctorDoktoreaElebidunaIngeniaritzako Proiektuakigone.porto@ehu.eus
TABOADA PUENTE, JANIREEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego AgregatuaDoktoreaElebidunaIngeniaritzako Proiektuakianire.taboada@ehu.eus
TOLEDO GANDARIAS, NEREAEuskal Herriko UnibertsitateaIrakaslego OsoaDoktoreaElebidunaIngeniaritzako Proiektuaknerea.toledo@ehu.eus

Gaitasunak

IzenaPisua
Proiektuak kudeatzeko diziplinan ikerketan erabiltzen diren metodologiak, teknologiak eta tresnak aplikatzea eta garatzea.100.0 %

Irakaskuntza motak

MotaIkasgelako orduakIkasgelaz kanpoko orduakOrduak guztira
Magistrala101020
Gelako p.102030
Ordenagailuko p.101525

Irakaskuntza motak

IzenaOrduakIkasgelako orduen ehunekoa
Ariketak25.010 %
Azalpenezko eskolak30.033 %
Talde-lana20.010 %

Ebaluazio-sistemak

IzenaGutxieneko ponderazioaGehieneko ponderazioa
Bertaratzea eta Parte-hartzea0.0 % 30.0 %
Azalpenak0.0 % 35.0 %
Idatzizko azterketa (teoria)0.0 % 25.0 %
Lan praktikoak30.0 % 100.0 %

Irakasgaia ikastean lortuko diren emaitzak

Irakasgai hau behar bezala amaitzen duen ikasleak gai izan behar du:

- Ikerkuntza lanak identifikatzea, aztertzea, ebaluatzea, diseinatzea eta gauzatzea Proiektuen Zuzendaritza arloan.

- Ikerkuntza artikuluen argitaratzea Proiektuen Zuzendaritza arloan.

Ohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Irakasgaiaren kalifikazioan honako faktore hauek hartzen dira kontuan:

Asistentzia (% 15): asistentzia derrigorrezkoa ez izan arren, oso gomendagarria da gelan garatzen diren edukiengatik. Horregatik, bertaratzea azken kalifikazioaren kalkuluaren parte da.

Banakako lanak (% 85): ikasgaiaren amaieran ikerkuntza artikulu original bat entregatu beharko dute ikasleek. Lana Egelara igota entregatuko da, zehaztutako epeetan. Irakasgaia gainditu ahal izateko, lanak 10etik 4tik gorako kalifikazioa lortu beharko du.

Irakasgaiaren kalifikazioa lortzeko, faktore bakoitzari (bertaratzea, banakako lana) dagokion pisua aplikatuko zaio.

Bakarkako lanak ez badu gainditu ezarritako mozketa-nota, irakasgaiaren amaierako nota Ez Aurkeztua izango da.

Osasun-baldintzek irakaskuntza-jarduera edota ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, modalitate ez-presentzial bat aktibatuko da, eta ikasleei unean-unean emango zaie horren berri (deialdi guztietan aplikatu ahal izango da: ohikoa, ohiz kanpokoa eta aurrerapena).



Ezohiko deialdia: orientazioak eta uko egitea

Ikasgaiaren amaierako nota bakarkako lanaren notari dagokiona izango da.

Irakasgai-zerrenda

Ikerketaren definizioa eta helburuak. Ikerketa-karrera eta ikerketa-esparrua. Finantzaketa.

Diziplinaren idiosinkrasia. Ikerketa-ildo nagusiak.

Erabilitako ikerketa-metodologiak deskribatzea.

Ikerketaren emaitzak: artikulu zientifikoak, patenteak, etab. Datu-baseak eta inpaktu-indizeak.

Bibliografia

Nahitaez erabili beharreko materiala

Irakasgaia egela plataformaren bidez kudeatzen da. Bertan, ikasgelan erabilitako gardenkiak eta bestelako material lagungarriak aurkituko dira. Banakako eta taldeko lanen enuntziatuak eta horiek kargatzeko lekuak ere hor aurkituko dira

Oinarrizko bibliografia

Kerzner, H.; Project Management: A systems approach to planning, scheduling and controlling. Ed. John Wiley, 2006.

M. Saunders, P. Lewis, A. Thornhill, Research methods for business students 7th edition, Edit. Pearson, ISBN: 978-1292016627, 2016

Gehiago sakontzeko bibliografia

J. Rodney Turner, Frank Anbari, Christophe Bredillet, ¿Perspectives on research in project management: the nine schools¿, International Network on Business Management, 2013







Mark Winter, et. Al, ¿Directions of future research in project management: the main findings of a UK government-funded research network¿, International Journal of Project Management, vol. 24, pp. 638-649, 2006







Jonas Söderlund, ¿Building theories of project management: past research, questions for the future¿, International Journal of Project Management, vol. 22, pp. 183-191, 2004



P.M. Shields, N. Rangarajan, ¿A Playbook for Research Methods. Integrating Conceptual Frameworks and Project Management¿. Edit. New Forums Scholarly Writing Series, 2013



Aldizkariak

International Journal of Project Management



Project Management Journal



Estekak

https://www.pmi.org/ (2021)



http://www.ipma.world/ (2021)







XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak