Irakasleak
Álvaro Rodríguez Miranda
- Ezagutza arloa
- Matematika Aplikatua
- Saila
- Matematika Aplikatua
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- alvaro.rodriguezm@ehu.eus
Vitoria-Gasteiz, 1976. Geodesia eta Kartografia ingeniaria. 2000. urtetik aurrera Ondarea Dokumentaziorako Laborategian (UPV/EHU) lan egiten du , hor, ondareari buruzko hainbat proiektutan parte hartu ditu, tipologien artean aipa daitezke: arkeologia-indusketak, gazteluak, harresiak, elizak, zubiak, herri-arkitektura, imajinagintza, paleontologia, etab. Aldi berean, unibertsitatean irakasle moduan lan egiten du (2007. urtetik hona). 2014an doktore-tesia burutu zuen eta 2018an hasi zen oraingo lanpostua Matematika Aplikatua sailean. Egun, eskolak ematen ditu bai Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, bai ondareari buruzko zenbait masterretan.
Informazio gehiago:
OrcID: https://orcid.org/0000-0002-6961-5543
Matematika Aplikatua Saila: https://www.ehu.eus/es/web/dma/home
Web (ikerketa laborategia): www.ldgp.es