Gaia
SERGIO ESCRIBANO RUIZ
- Ezagutza arloa
- Arkeologia
- Saila
- Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia
- Ikastegia
- Letren Fakultatea
- Posta elektronikoa
- sergio.escribanor@ehu.eus
Historian lizentziatua eta Arkeologian doktoratua, biak ala biak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Bere doktorego-tesiak, "Industria aurreko Arabako zeramika erregistroaren genealogia (XIV. mendetik XVII. mendera)" izenekoak, Doktoregoko Sari Berezia jaso zuen. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Arkeologia irakaslea da, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia sailean.
Nazioartean irakatsi izan du (Kanada, Finlandia, Italia, Irlandan), bai eta Alacanteko, Jaengo eta Euskal Herriko unibertsitateetako master ofizialetan ere. Gaur egun, UNESCO Kultur Paisaiak eta Ondarea katedrako partaidea da eta baita "Association Internationale pour l 'Étude des Céramiques Médiévales et Modernes en Méditerranée"-ko Batzordeko kide. EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko idazkari akademikoa izan da, eta baita "Society for Post-Medieval Archaeology" elkarketaren Kontseiluko kide ere.
Bere ikerketak Erdi Arotik gaur egunera zabaltzen dira, eta Atlantikoko euskal arrantza, industriaurreko globalizazioa edo Gaztelako koroaren kolonialismoa jorratzen ditu, besteak beste. 2015az geroztik, Arabako iparraldean dagoen mendiko landa eremu baten azterketa garatzen ari da.