XSLaren edukia

Gaitasunak

  • Ebaluazio psikologikoan eta kasu bakoitzean gertatzen diren aldagai indibidual eta sozialetan oinarriturik, esku-hartze psikologikoko planak eta programak diseinatu, garatu eta, hala behar badu, ikuskatu eta ebaluatu.
  • Enpresa bat osatzeko, abiarazteko eta kudeatzeko ezinbestekoak diren jarduerak ezagutu, baita forma juridikoak eta haiei atxikiriko lege-, kontabilitate- eta zerga-betebeharrak ere.
  • Espainiako osasun-esparruan indarrean dagoen arautegia ezagutu.
  • Giza portaeraren eta osasun-arazoekin lotutako faktore psikologikoen ebaluazio psikologikoaren prozesua planifikatu, gauzatu eta, hala behar duenean, ikuskatu, haien ebaluazioa zehaztu ahal izateko.
  • Giza portaeraren izaera psikologikoa eta hartan eragina izan dezaketen gizarte- eta biologia-faktoreak ongi ezagutu.
  • Giza portaeraren nahasmenduen izaera psikologikoa ongi ezagutu.
  • Ikerketaren esparruko lan-hipotesiak egin, eta informazioa kritikoki jaso eta baloratu, arazoak konpontzeko, metodo zientifikoa aplikaturik.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabili laneko egitekoetan.
  • Jarduera profesionalean bioetikaren oinarriak eta gogoeta egiteko metodoa aplikatu, eta osasun-arloko profesional gisa jardun, osasun-arloko lanbideak arautzeko azaroaren 21eko 44/2003 Legean xedatutakoari jarraiki.
  • Komunikatzen jakin, baita beste profesionalekin ere, eta lana taldean eta jakintza-alor anitzeko taldeetan egiteko beharrezkoak diren trebetasunak menderatu.
  • Kritikoki aztertu eta informazio klinikoaren iturriak erabili.
  • Lana kalitatearen eta etengabeko hobekuntzaren ikuspuntutik garatu, lan profesional arduratsua izateko behar-beharrezkoa den autokritika egiteko gaitasunarekin.
  • Norberaren eta komunitatearen osasun psikologikoa zaintzeko sustapen- eta heziketa-jarduerak egin.
  • Osasun Psikologia Orokorraren esparruan eta osasun-arazoekin lotutako faktore psikologikoetan ebaluazio eta esku-hartze ereduak ongi ezagutu, baita haietatik eratortzen diren teknikak eta prozedurak ere, portaeraren nahasmenduei aurre egiteko.
  • Osasun integralaren kontzeptua barneratu, garatu eta praktikan jarri, osasunaren osagai biopsikosozialei leku eginda, OMEk finkatutako jarraibideekin bat etorrita.
  • Osasun- eta gaixotasun-arazoei lotutako faktore psikosozialak eta biologikoak ongi ezagutu, bereziki buru-osasunarekin zerikusia dutenak.
  • Osasun- eta gaixotasun-arazoei lotutako faktore psikosozialak ongi ezagutu.
  • Osasun-arloko langileen betebeharrak eta erantzukizunak ezagutu, gaixoen datu pertsonalen babesari eta informazioaren isilpekotasunari dagokienez.
  • Osasun-arloko psikologo nagusiaren jardun-esparrua ezagutu eta dagokion profesional espezialistarengana bidaltzen jakin.
  • Pertsonen artean komunikatzeko eta emozioak egokiro gobernatzeko trebetasuna izan arazoa identifikatzeko, ebaluatzeko, diagnostikoaren eta esku-hartzearen berri emateko eta jarraipen psikologikoak egiteko prozesuetan zehar eragin-truke eraginkorra gerta dadin gaixoekin, familiekin eta erizainekin.
  • Txosten psikologikoak egin hartzaileentzat, modu egokian.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak