Hainbat komunikazio modalitatetarako multimedia produkzioko proiektuak zehaztu, diseinatu eta garatzea: informazio orokorra, herritarren kazetaritza, komunikazio instituzionala, informazio espezializatua (zientifikoa, kulturala, etab.).
Hizkuntzaren edukiak hautatu eta aplikatzea, eta horiek multimedia kazetaritzako euskarri, genero eta komunikazio moduetara egokitzea.
Hiztegi komuna eta gaitasunak beste arlo batzuetako espezialistekin (informatikariak, ekonomialariak, ingeniariak) partekatzea, sareko, erakundeetako eta enpresetako datuak kudeatzeko, komunikazio eta marketin planak sustatze aldera.
Informazio materialak hautatu, egokitu eta aurkeztea multimedia komunikazioaren baldintza eta eskakizun sozial eta teknikoen arabera, batik bat Interneten.
Masa kulturan teknologia berriek duten eraginaz jabetzea, bereziki kontuan hartuta teknologiok izan duten zeregina Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartea garatzeko eta sustatzeko hala oinarrizko eskubideak, nola gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta bakearen eta demokraziaren kultura bati dagozkion balioak.
Multimedia produkzioaren edukiak eta audientzia datuak gurutzatzea, analizatzea eta ebaluatzea, kontsumo joerekin bat etorriko diren produktu egokiak sortzeko.
Pista anitzeko produkzio teknikak, web-zerbitzuak eta muntaia digitalekoak aplikatzea, hainbat ezaugarri teknikotako multimedia produktuak editatzeko.